Kulturartekotasun topaketa prestatzen! Parte hartu nahi al duzue?

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Kulturartekotasun arlotik, 2012rako 3.topaketa antolatzen ari gara dagoeneko! Horretarako, EGK-ko kide zaretenoi zuen partehartzea eskatu nahi dizuegu.

Gaia ARRAZAKERIA izango da oraingoan. Hortaz, gai horren inguruan gauzatu dituzuen ekintzak (antzerkia, abestiak…) jaso nahi ditugu kulturen arteko elkarrizketa TOPAKETA baterako.

Honen helburua lan talde bat eratzea da eta otsaila hasieran lehenengo bilera burutzea.

Bilera hori Gipuzkoan, Bizkaian edo Araban izango da, jasotzen ditugun proposamenen arabera.

Aurrerapen txiki bat: topaketa ez da leku itxi batean izango eta apirila bukaeran ospatuko dugu.

berdintasuna@egk.eus
943 42 97 67

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .