Gazte Bermea

Konta ezazu zure esperientzia bekadun bezala

Jada zuetariko askok dakizuenez pertsona gazteoi bekak eta Langileen Estatutuaren babesetik kanpo (kotizazio txikiago, soldata txikiago, inongo egonkortasun, kontratu eza…) geratzen diren praktika ez laboralak eskaintzen dizkigute askotan. Denbora bat daramagu pertsona gazteok bizi dugun egoera prekarioa eta prekarietatea areagotzen duten eta gazteoi eskaintzen dizkiguten kontratazio formula bereziak salatzen. Horregatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) gazteok hainbestean bizi izan ditugun beken eta praktika ez laboralen gaineko zuen iritzia eta esperientziak jaso nahi ditugu. Honela, aldaketa-proposamenak eta Administraziorako hobekuntzak egin ahal izango ditugu. Konta ezazu zure esperientzia bekadun bezala!

Gainera, inolako galdera, zalantza edo pertsonalki eman nahi diguzun iritzirik izanez gero, edo enpleguko lantaldean parte hartu nahi baduzu 945 22 06 01 telefonoan edo bizibaldintzak@egk.org helbidean topatuko gaituzu.

Hemen duzu inkesta

Praktika-modalitateak bi ataletan banatzen dira. Alde batetik, praktika laboralak daude, hau da, praktiketako kontratuak eta formakuntzarako kontratuak. Kasu hauetan Langileen Estatutuak doitutako lan-kontratu bat izango duzu. Bestalde, praktika ez laboralak daude. Hauek heziketa osatu ohi dute edo heziketaren parte dira. Adibidez, titulazioa daukaten baina esperientzia ez duten gazteekin egiten diren praktikak edo unibertsitateko kanpoko praktikak. Beraz, lan-harremanik ez dago (lan-kontraturik ez dago, baina bai hitzarmen bat). Gainera, praktika ez laboralak laguntza ekonomiko bat izan dezakete, eta horri beka deitzen diogu. Galdeketa honetan zuen iritzia eta esperientzia jakin nahi dugu praktika ez laboralei buruz.

Eskerrik asko!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .