EGK berriro Instagramen!

Komunikazio teknikari bila gabiltza

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) komunikatzaile eta kazetari bila gabiltza, amatasun lizentzia batean zehar komunikazio teknikaria lanpostua betetzeko Gasteizen.

30 urte baino gutxiago baldin baduzu, euskara maila altua badaukazu eta komunikazioa, kazetaritza eta antzekoetan titulua baldin baduzu (gradua ala graduondokoa), bidali zure curriculuma egk@egk.eus helbidera martxoaren 21a (ostirala) 12.00ak  baino lehen. E-mailaren gaian, zehaztu “Komunikazio teknikaria”.

Irakurri deialdi osoa:

Komunikazio teknikari lan deialdiaAukeraketa egutegia:

  • Curriculumak: martxoaren 21eko 12.00ak arte (ostirala).
  • Idatzizko proba, curriculumaren arabera hautatutako pertsonentzat: martxoaren 27an (osteguna), Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Gasteizko egoitzan (Ramiro de Maeztu, 15, behea).
  • Ahozko proba, idatzizko probaren ondoren aukeratutako pertsonentzat: apirilaren 4an (ostirala), EGK-ko Gasteizko egoitzan.

Zorte on denoi!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .