KOMUNIKAZIO TAILERRA ELKARTEENTZAT. %100 praktikoa!

…prentsaurreko bat antolatu nahi duzuela baina ez dakizula nondik hasi?… Irratian elkarrizketatuko zaituztetela eta begirik ezin itxi zabiltzatela? Egunkarietan ekimen bat iragarri nahi duzuela baina ez dakizuela nora-nola bidali… eta nora-nola ez??? Laaaaasai! Zatozte EGK-k elkarte eta gizarte-mugimenduentzat diseinatutako Komunikazio-Laborategi praktikora.

Bi hitzorduren artean aukeratu dezakezu:

  • Azaroaren 20an (larunbata) Bilbon. 
  • Abenduaren 18an (larunbata) Gasteizen. Eman izena abenduaren 5a baino lehen.
  • Taldea sortuko balitz, Gipuzkoan ere burutuko litzateke.

Euskaraz edo gaztelaniaz, eskariaren arabera.
Goizez edo goiz eta arratsaldez, edo bakarrik goizez: nahiago duzuna.
Irakasleak: Itziar Amestoy eta Iñaki Landa kazetariak.

Eta eduki konkretu bat landu nahi baduzu… zuen ekarpenen zain gaude!

Zalantzak argitzeko, informazio gehiago eskatzeko, gai-proposamenak bidaltzeko eta izena emateko, apuntatu:

 komunika@egk.eus / 94 443 61 43 (Itsaso).

PROGRAMA

Programa

Kartela

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .