ONGI ETORRI WEB BERRIRA

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Kobazulo gaztetxearen utzaraztearen ondorioz Barakaldoko Herri Etxean ustez gazte batzuek egindako erasoa salatu du

• Gazte elkarteen sareak espazio hauen beharra aldarrikatu du berriro baina hauek lortzeko borrokan indarkeri, beldurrarazte edo hiri-altzarien hondatzearen bidez ezin dela lortu azpimarratu du
• Bere elkartasuna adierazten die pertsonei eta erasotutako alderdiari

Bilbo, 2014ko irailaren 5a. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK-k) PSE-EEko Barakaldoko Herri Etxean ustez gazte batzuek egindako erasoa salatu du, baita Kobazulo gaztetxea ixteagatik ekintza hau aldarrikatzen eta justifikatzen duen bideoa ere. Euskal Gazteriak ez du merezi zilegizkoak diren aldarrikapenak (Herri Bat, Gaztetxe bat) indarkeri, beldurrarazte edo alderdi politikoen egoitzen hondatzearen bidez egitea. Gertaera hauen aurrean, gazte elkarteen sareak bere elkartasuna adierazi die pertsonei eta erasotutako alderdiari eta hauxe adierazi du:

1- Joan den abuztuaren 28an argitaraturiko prentsa-oharraren hiru puntuak aldarrikatzen ditu berriro, espazio autogestionatu hauen funtsa eta beharra defendatuz

2- Borroka hau beti modu baketsuan egitea eskatzen du, ez indarkeririk ez ikaratzeko inposaketarik erabiliz

3- PSE-EEko Bakakaldoko Herriko Etxean egindako erasoa salatzen eta gaitzesten du, kaltetuei bere elkartasuna adierazten die eta desadostasuna azaltzen du aldarrikapen bideoarekin

 

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .