Kiribil sarea

Kiribil Sarea ezagutzen

Kiribil Sarea ezagutzen al duzu? Dirua irabazteko asmorik gabeko erakundeen sarea da, tokiko gizarte-ekimenek osatua. Komunitatea sendotzeko lan egiten du, udalerriaren esparruan garatzen diren gizarte eta hezkuntza programen bidez. Gazteriaren Kontseilutik Tas Tas Irratian egiten dugun Gazte Borraste irratsaioan, Josu Grandibalekin hitz egin dugu. Berak eman dizkigu otsailaren 23an bere bosgarren urteurrena ospatuko duen sare honen xehetasunak. Hobeto enteratu nahi baduzu…

Zer iruditu zaizu saioa? Badakizu zure iritzia oso garrantzitsua dela guretzako. Edozerekin jar zaitez harremanetan komunika@egk.org helbide elektronikoaren bitartez. Eta etorkizuneko saioetarako ideia, proposamen edo ekarpenik izanez gero, idatz iezaguzu esandako helbidera! Denon artean eraiki dezagun Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK).

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .