Kilometro bat hartu dugu Bilbon! Apirilak 11 11:48etan - ¡Hemos cogido un kilómetro en Bilbao! El 11 de abril a las 11:48h (EGK)

Kilometro bat hartu dugu Bilbon! Apirilak 11 11:48etan

Atzo Garestik irten zen Korrikaren 21. edizioa eta datorren igandea arte hainbat hiri eta herrietatik igaroko da ‘Aro berriari klika’ egiteko deia zabalduz. Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) pasa den martxoaren 23an bat egin genuen eta, beste hainbat eragilerekin batera, euskararekiko gure egunerokoan dugun konpromisoa berretsi. Ildo horretan, datorren ostegunean, apirilak 11, kilometro bat hartu dugu Bilbon.

Animatu eta etorri! Guretzako oso une polita izango da eta zurekin batera bizitzea gustatuko litzaiguke. Gainera, Bilboko lehen kilometroa eramatea tokatu zaigu. Zure ingurukoak ere animatzen badituzu, are hobe! Ez da aukera batere txarra!

EGKren kartela. 21 korrika. Aro berriari klika!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.