Nola beteko duzu zure kantinplora?

Nola beteko zenuke zure kantinplora? Gasteizko aisialdi hezitzaileko boluntarioen lana ezagutzera emateko zabalpen kanpaina

  • “Hiritarren artean jakin-mina piztu nahi izan dugu, zabalpen ekintza honen bitartez”
  • Aisialdi hezitzaileak eta boluntario gazteek egiten duten lanak gasteiztarron bizitzan zer nolako onurak dituen ezagutzera eman nahi da: haur eta gazteen artean egunerokotasunean aurkitzen ez diren esperientziak eskaintzea, pertsonen garapenerako hezkuntzan ezinbestekoak diren baloreetan hezitzea, esperientzietan oinarritutako ikaskuntza, metodologia parte-hartzailea…
  • Abenduaren 5ean, Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, Gasteizko astialdiko boluntario gazteen hitzak bideo baten bitartez zabaldu dira. Ez galdu eta “eman bostekoa boluntarioen alde!”

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 4a. Heldu da Gasteizen agertu diren 30 kantinplora erraldoien misterioa argitzeko ordua. Abenduaren 1etik aurrera gasteiztarron buruan bueltaka ibili den galderak hauek izan dira: Nork jarri ditu kantinplora hauek hemen? Zergatik esaldi hori?…

Arabako Astialdi Foroko eragileak (Astialdiko eskola eta federazioen bilgunea) izan dira arduradunak Gasteizko Udalarekin batera aurrera eramandako zabalpen kanpaina dela eta. “Hiritarren artean jakin-mina piztu nahi izan dugu, zabalpen ekintza honen bitartez”.

Abenduaren 5ean, Boluntariotzaren Nazioarteko eguna dela aprobetxatuz, Aisialdi hezitzaileak eta boluntario gazteek egiten duten lanak gasteiztarron bizitzan zer nolako onurak dituen ezagutzera eman nahi da. “Kantinplora gure ekimenen elementu bat izanda hitz-joko bat proposatu nahi genuen gure onurak zeintzuk diren azaltzeko”. Hauek dira Astialdiko eragileen kantinploretan sartzen diren ezinbestekoak: haur eta gazteen artean egunerokotasunean aurkitzen ez diren esperientziak eskaintzea, pertsonen garapenerako hezkuntzan ezinbestekoak diren baloreetan hezitzea, esperientzietan oinarritutako ikaskuntza, metodologia parte-hartzailea…

Urte osoan zehar astialdiko eragileak buru-belarri ibiltzen dira haien denbora librean gizartearen onurarako diren ekimen eta proiektuak aurrera eramaten. Boluntarioak diren heinean haien lana gustuko dutelako egiten dute, eta ez hori bakarrik “haur eta gazteei teknologia berrietan murgilduta dagoen gizarte honetan ikasteko eta ondo pasatzeko aukera gehiago daudela erakusten diegu”. Gaur eguneko aisialdiaz gain, alternatiba gehiago daude eta zeintzuk diren jakitea aberasgarria da.

Aisialdi hezitzailearen ahultasunetako bat ezezaguna izatea da, jendeak badaki aisialdi taldeak daudela baina ez dute hezkuntza prozesu honek daukan balio erantsia benetan ezagutzen. “Ondo pasatzea gure helburu bakarra dela uste dute askok baina hori zeharkako helburu bat baino ez da”

Aldarrikapenak ere tokia daukate kanpaina honen barruan: astialdiko elkarte eta eragileei beharrezko laguntza eta babesa ematea da instituzioei eskatzen zaiena. Aisialdi hezitzailea hainbeste urteetan zehar biziraun duen eraldaketarako hezkuntza esparrua zaindu beharrekoa da, etengabe eguneratzen doa gizartearen beharrekin batera.

Zabalpen ekintza hau osatzeko, Gasteizko astialdiko boluntario gazteen hitzak bideo baten bitartez zabaldu dira. Ez galdu eta “eman bostekoa boluntarioen alde!”.

Bideoa ikusi hemen:

Nola beteko duzu zure kantinplora?

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .