Adegiko presidentearen

EGK-k emigratzen duten euskal gazteen beharrak azaldu ditu Kanpoan Diren Euskal Gizataldeen VI Mundu Batzarra

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) presidentea den Itsaso Anduezak Gasteizen egiten ari den Kanpoan Diren Euskal Gizataldeen VI Mundu Batzarran parte hartu zuen euskal gazteriaren emigrazioari buruzko egoera azaltzeko. Kongresu hau lau urtetik behin antolatzen da eta munduan zehar dauden 188 Euskal Etxeen ordezkariak eta esparru honetan aritzen diren adituak elkartzen ditu 2019ra arte landuko diren lan-ildoak erabakitzeko. Bertan zegoen publikoak emigratzen duten euskal gazteak anitzak direla entzun zuen, baita hauek dituzten beharrak ere.

Anduezak azaldu zuen mezuaren oinarria EGK-k 2013an argitaratu zuen SOS Gazteak txostena izan zen, esteka honetan ikus daitekeena. Bertan azaltzen zen (eta mezuak orain ere gaurkotasuna bera dauka) zaila dela joan den gazteen kopurua zehatza jakitea baina tendentzia goraka doala. Kanpoan joaten diren gazteak oso anitzak diren baina gehienek helburu berdina dute: lana bilatzea; eta hau errazteko, zer egiten dezakete Euskal Etxeek eta euskal komunitateak?

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) ere eskatu zuen Euskal Etxeetan belaunaldi berriei bidea irekitzea. EGKren presidenteak Euskal Etxeen gazteak ezagutzeko aukera izan zuen aurreko larunbatean Gaztemunduko programaren kideekin elkartu zenean.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) ondoren Rosa Arburuak hitza hartu zuen, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea, hemengo gazteek euskal diasporaren gainean duten ezagutza aztertzeko egiten duen ikerketa azaltzeko. Bukaeran, biek publikoaren galderak erantzun zituzten.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .