Kanpalekua Legebiltzarrean

Kanpalekua Legebiltzarrean: hurrengo topaketak

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (Europako Gazteak Ekinean programako diruarekin) kanpaleku bitxi bat antolatu dugu: “Kanpalekua Legebiltzarrean: Eman jokoa astialdiari!”.

Zer ote den? Topaketa batzuk izango dira. Horietan, gazteak, astialdi hezitzailean aritzen diren taldeak, ikasle taldeak, hezkuntza formalaren esparruko pertsonak eta Gazteria, Hezkuntza eta Gizarte Politikak gaietako politikari eta teknikariak bilduko gara. Esparru horietako batean ari bazara… zu ere etorri zaitezke! Zertarako? Elkarri aurpegia jartzeko eta…

  • Astialdi taldeen eta Gazteria Sailen artean nolako harremanak nahi ditugun zehazteko.
  • Astialdi hezitzailea eta Hezkuntza Formalaren (institutuak, Lanbide Heziketa, Unibertsitatea…) arteko loturak eta distantziak antzemateko.
  • Gizarte politiketan astialdiak daukan tokia aztertzeko.

Horretarako, hiru fase edo ‘kanpa’ egingo ditugu (guztietara etorri zaitezke, ala nahiago duzuna aukeratu):

Gazte Kanpa

Astialdi hezitzailearen mugimendua (begiraleak, eskolak…) eta Gazteria Sailetako teknikari eta politikarien arteko topaketa.

  • Bilbon: urriaren 17an (osteguna), 10.00etatik 17.30etara (bazkaria barne). Eutokian.
  • Vitoria-Gasteiz: urriaren 19an (larunbata), 10.00etatik 16.00etara (bazkaria barne). Montehermoson.
  • Donostian: urriaren 29an (asteartea), 10.00etatik 17.30etara (bazkaria barne). Okendo kultur etxean.

EGITARAUA:
10.00 HITZALDIA.
“Jóvenes y políticas de juventud frente a frente”.

Bilbao: Albert Claret. Bartzelonako Gazteriaren Kontseiluaren presidentea.
Donostia: Domingo Comas.
Zientzia politikoetan eta soziologian doktorea, eta gazteria politiken inguruko argitalpenen egilea.
Vitoria-Gasteiz:
Suso Antelo. Santiago de Compostela-ko Unibertsitateko Gazteria eta Gizarte masterreko practicum-aren arduraduna.  .

11.15 AURREZ AURRE. Lurraldeko astialdia eta gazteria politiken mapa.
12.00 DINAMIKA. Horma desegiten. Gerturatze-proposamenak.
14.00 BAZKARIA*.
16.00 PARTE-HARTZE TAILERRA.

 

Hezkuntza kanpa

Astialdi hezitzailearen mugimendua eta hezkuntza formaleko talde, irakasle eta eragileen arteko topaketa.

  • Eibarren, azaroaren 9an (larunbata), 10.00etatik 15.00etara. Markeskoa Jauregian.

EGITARAUA
09.45-10.00 HARRERA.
10.00 HITZALDIA.
“Hezkuntza: pertsonaren garapena edo adoktrinazioa?”. Ane Ablanedo. UEU.
11.00 AURKEZPENAK.
11.30 DINAMIKA. Hezkuntza formala eta ez-formalaren gaur egungo errealitatea marrazten.
12.00 ATSEDENA.
12.15 DINAMIKA. Zubiak eraikiz.
14.15 EBALUAZIOA.
15.00 TALDE BAZKARIA.
(Arrazoi ezberdinengatik, arratsaldeko tailerra bertan behera geratu da. Barkatu eragozpenak).

Gizarte politiken kanpa

Astialdi hezitzailearen mugimendua (begiraleak, eskolak…) eta Gizarte Politiken arloko elkarte, teknikari eta politikarien arteko topaketa.

  • Vitoria-Gasteiz, azaroaren 23a (larunbata), 10.00etatik 15.00etara. Eusko Legebiltzarrean.

EGITARAUA:
10.00 HITZALDIA. “Modelos de intervención social desde el tiempo libre”. Aurora Madariaga Ortuzar.
11.15 AURREZ AURRE. Astialdia eta gizarte-interbentzioaren mapa.
12.00 DINAMIKA. Kaiolatik irteten. Ezberdintasunak gainditzeko astialdia.
13.00 ESPERIENTZIA-MAHAIA: astialdian oinarritutako gizarte-eskuhartzea (Atzegi, Kale Dor Kayiko…).

15.00 TALDE BAZKARIA *

*Bazkaria Gazteak Ekinean programak ordaintzen du.

IZENA EMAN ORAIN formulario hau betez. (Legebiltzarreko topaketarako, azaroak 15 baino lehen eman behar da izena).

Oharra: Gazteak Ekinean programaren bitartez, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak garraio gastuak ordainduko dizkie topaketetan parte hartzen duten pertsonei. Zehazki, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako puntu guztietatik mugitzen diren parte hartzaileen gastuak ordainduko ditu, betiere, garraio publikoa erabiliz gero. Horretarako, interesatuek gastu orria eskatu beharko dute topaketaren egunean, eta ondoren, autobus, tren edo metro txartelekin batera eraman Gazteriaren Kontseilura.

Hemen duzu, bestalde, egitarauaren pdf-a:

PDF ikonoa

 

Eta hemen komunikabideei bidali diegun prentsa-oharra:

PDF ikonoa

 

Gehiago jakin nahi baldin baduzu, gure telefonoetara deitu dezakezu. Sare sozialetan ere eguneratuta izango zaitugu (Facebook, Twitter eta Tuentin -Gazteria Kontseilua Egk-).

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .