Juventud Necesaria txostenaren Euskadiren datuak

CJE-k eta EGK-k #JuventudNecesaria txostenaren Euskadiren datuak aurkeztu dituzte

Consejo de la Juventud de España-k (CJE) eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Euskadirekin lotura duten #JuventudNecesaria ikerketaren datuak aurkeztu dituzte Gasteizen. Estatu mailan egin den ikerketa da, CJEk lortu dituen datuekin, eta gira bat egiten ari dira erkidego guztietan, lurralde bakoitzeko datu zehatzak aurkezteko eta EGKren lana hauen inguruko ikuspuntua ematea izan da. Mezua argia da: gazteon egoera aldatzen ez bada, 10 urte barru gazteon emigrazioaren gastua 4.410 milioi eurokoa izango da (2015ean Euskadik osasunean gastatuko duen aurrekontua baino handiagoa). Bestalde, 2029an pentsio sistema mantentzeko langileek irabazten duteneran %49a inbertitu beharko litzateke.

Juventud Necesaria txostenaren Euskadiren datuak

Hauek dira azaldu diren datu zehatzak: Emantzipazioan, 10 gaztetatik 2 bakarrik etxetik kanpo bizi dira, langabeziaren tasa %45koa da eta krisia hasi zenetik 9.699 gazte Euskaditik atera dira. Zentzu honetan EGKtik argitu dute datu batzuk bat egiten dutela eta besteek ez, baina guztiek gora egiten dutela.

Miryam Moralesek, CJE-ko koordinatzaileak, egoera honek ekonomian dituen ondorioak azaldu ditu. Itsaso Andueza, EGK-ko presidenteak, azpimarratu du “galtzen den giza kapitala oso handia” dela eta “honen aurka egiteko ez direla bakarrik langabeziaren kontrako planak pentsatu behar, gazteon prekarietatearen kontra ere lan egitea oso garrantzitsua” dela. Egoerari buelta emateko, CJEtik langabezia tasa gutxitu eta etxebizitza, familia politiketan eta hezkuntzan inbertsoa handitu proposatzen dute.

Txostena Gasteizko Udaleko gazteria ordezkariei politikariei aurkeztu zaie eta prentsa deialdia ere egin da eta hedabideetan izan den oihartzuna handia izan da:

ETB-1: Azken 5 urteetan, 10.000 gazte atzerrira joan dira lan bila

ETB-2: 10.000 jóvenes han abandonado Euskadi desde el inicio de la crisis

El Diario Norte: Euskadi perderá 4.000 millones por la fuga de jóvenes según el Consejo vasco de la Juventud

El Diario Vasco: Casi 10.000 jóvenes han abandonado Euskadi desde el comienzo de la crisis

Deia: Cifran en 4.400 millones el coste de la emigración juvenil

El Mundo: La falta de oportunidades para los jóvenes vascos costará a Euskadi 4.410 millones

El País: La fuga de jóvenes talentos costará a Euskadi 4.400 millones en 10 años

Noticias de Gipuzkoa: Casi 10.000 jóvenes han dejado Euskadi desde el inicio de la crisis

Astekari: Los Consejos de la Juventud cifran en 4.410 millones de euros en 10 años el coste de la emigración juvenil

Rne, Radio Vitoria, Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Onda Cero, Cope, Cadena SER Euskadi, Onda Vasca eta Radio Popular irratietan ere gaia atera dute.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .