Jardunaldiak: Bakearen bidean, aisialdia giltza!

Jardunaldi hezitzaileak antolatu ditu Urtxintxa Eskolak bere 25.urteurrenean, ekainaren 8 eta 9rako. Ostiral eta larunbatez BilboRock Aretoa eta Bilboko Areatza Urtxintxaren eguneroko lanaren lekuko bilakatuko dira. Batetik, trebakuntzaren arloa aurkeztuko dute bake heziketaren eta aisialdiaren munduan murgilduz. Eta bestetik, dinamizazioak eta zuzeneko esku hartzeak izango dira kalean, familia, haur, gazte zein gurasoentzat.

JARDUNALDIEN EGITARAUA:

Euskal Herrian bizi ditugun garai politiko berriei aisialditik erantzuna emateko gakoak eskuratzea da Jrdunaldi hauen helburu nagusietako bat. Bakeaz eta gatazka egoerez hausnartzea, gatazkaren ikuspegiak zabaldu eta horiez jabetzea eta norbere eremutik konponbiderako bidean kokatzea, alegia.


Ekainak 8, ostirala:

10:00 Irekiera ekitaldia eta harrera (Agurtzane Lexartza eta Ainhoa Cabrera)
10:30 Saharako proiektua (Joxe Mari Agirretxe “Porrotx”)
11:30 Atsedena

12:00 MARKO TEORIKOA
“Bakearena bidean eta gatazka egoeretan aisialdia giltza” mahaingurua
– Aisialdiaren garrantzia (Urtxintxa Eskola, Aiora Azagirre eta Izaskun Guarrotxena)
– Memoria (Euskal Memoria, Nuria Alzugarai)
– Bakea (Lokarri, Maialen Lizarralde)
– Elkarbizitza (Gernika Gogoratuz, Maria Oianguren)

14:00 Bazkaria (aukeran: jatetxe batean elkarrekin bazkaltzeko 15 €)

16:00 ESPERIENTZIAK
– Kurdistan (Kazetaria, Urtzi Urrutikoetxea)
– Euskal Herria (Gernikako Bakearen Museoko Zuzendaria, Iratxe Momoitio)
– Palestina (Biladi, Sara Hawari eta Andrea Lubbadeh)

17:00 ESPAZIO IREKIA (I) hausnartzeko gunea, open space. (Eleder Aurtenetxe)

19:00 Itxiera

 

Ekainak 9, larunbata:

10:00 Hizkuntza gatazkak umoretik (Kike Amonarriz)

10:30 ESPERIENTZIAK
– Haití (Hezitzailea, Gaizka Tobar)
– Bosnia (Trenkalós Elkartea, Jordi Rodri)
– Ipar Irlanda (Bideo konferentzia)

11:15 Atsedena

11:45 ESPAZIO IREKIA (II) Open Spacen bidez (Eleder Aurtenetxe)

13:30 Ondorioak (Clownklusioak)

14:00 Itxiera eta 25.urteurreneko bazkaria!!

Info+: http://urtxintxaeskola.org

Xehetasun gehiago prentsa-oharrean!

pdf

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .