Itzali emisioa errotatiba geldiarazi komunikazio erremedio tailerra - EGK

Larunbat honetan, tailerra: “Itzali emisioa! Errotatiba geldiarazi!” Elkarteentzat komunikazio erremedioak.

Bilboko Tas Tas irrati libreak Komunikazio kritikorako bigarren tailerrak antolatu ditu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Gazte Borraste irratsaioa egiten du Tas Tas-en, eta tailer-egitarauean bere harri koskorra jarri nahi izan du ere. Hortaz, maiatzaren 26an “Elkarteentzat komunikazio erremedioak” ikastaroen bertsio berri bat emango du, oraingo honetan Itzali emisioa errotatiba geldiarazi izenburupean.

  • NOIZ: maiatzaren 26an, larunbata, 10.00etatik 14.00etara.
  • NON: Tas Tas irratian (Prim kalea, 41, 5. ezkerra).
  • NOR: Itsaso Estarrona eta Iñaki Landa (EGK).

Programa

Ongietorria, kafea (edo infusioa) eta aurkezpena. Komunikatu edo hil.

Euskal Herriko komunikabideen mapa. Nor da eta nola antolatzen da gure jomuga?

Zertarako eman prentsaurreko bat… eta zertarako ez. Beste aukera batzuk.

Lekurik onenean momenturik onenean.

Albistea ‘eginda’ eman (egintzat eman gabe). Egizu prentsa-ohar bat manifestu batetik abiatuta.

Komunikabideei deialdia. Nori, nola eta noiz.

Momentua heldu da: prentsaurrekoa. Gakoak.

¿Eta gero? (eta lehenago ere bada, hobe): kazetariei arreta.

Kazetari batek deitzen dizu. Elkarrizketa negoziatu.

Zuk deitzen diozu kazetariari. Nola ‘saldu produktua’.

Elkarrizketa bat lotu duzu. Zure ideiak komunikatzeko aholkuak.

Baliabide erabilgarriak. Komunikazio gidak / Non aurkitu hedabideen helbideak.

 

Izena eman nahi baduzu, kudeaketa@tas-tas.org helbidera mail bat bidali besterik ez duzu egin behar.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.