Azken ordua! Elkarretaratzea Bilbon - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Ostiralean, Israelen aurkako elkarteratzea!

Boikot Israeli. Estatu sionistaren azken basakeriaren aurrean (Gazako biztanleentzat laguntza humanitarioa zeraman ontzi bat erasotu zuen, gutxienez bederatzi hildako utziz), Palestinaren aldeko plataformak (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, EGK, barne) Israelen aurkako elkarretaratzea deitu du, bihar, ostirala (ekainak 4), 19.00etan Bilboko udaletxearen aurrean. Mobilizazio honek nazioarteko herri-protestekin bat egingo du, Israeli Gazaren aurkako blokeo gupidagabekoarekin amaitu dezan exijitzeko, eta nazioarteko legeak bete ditzan.

BOIKOT sionismoaren adierazpen orori. Esparru ekonomikoan; politikoan; akademikoan; kiroletan. Indiferentziari EZ. Munduko potentzia handien konplizitateari, EZ! Anima zaitez, bertaratu eta adierazi zure elkartasuna Palestinari. Bertan, gainera, Palestinaren aldeko plataformaren informazio mordoa eskuragarri izango duzu zer egiten dugun jakin nahi baduzu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .