Gazteen iritzia jaso nahi dugu hainbat etxebizitza neurrien gainean

EGK-k gazteen iritzia jaso nahi du eurei zuzendutako hainbat etxebizitza neurrien inguruan. Galdetegi bat betetzen lagunduko diguzu?

Azken aldian, etxebizitzaren inguruko hainbat proiektu piloto abian jarri dira gazteentzako eta Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK), etxebizitza neurrien gainean gazteek duten iritzia jaso nahi dugu, gero hobekuntza proposamenak administrazioei helarazteko. Horretarako, gazteei eskatzen zaie galdetegi motz eta erraza betetzeko, 15 minutu besterik ez dira behar eta honi esker gazteek erakundeek eurentzat sortu dituzten hainbat etxebizitza neurri eta proiektu ezagutzeko aukera izango dute.

KLIK EGIN HEMEN GALDETEGIA BETETZEKO

Hauek dira galdetegian topatuko diren bost atal:
1- Gazteek etxebizitza partekatzeko programa.
2- Gazteentzako etxebizitzak gizarte parte-hartzearen truke.
3- Gazteentzako zuzkidura bizitokiak.
4- Gazteak babes ofizialeko etxebizitzetan.
5- Etxebizitza Euskal Legea.

Formularioa modu anonimoan edo izen-abizen eta emailarekin bete daiteke; bigarren kasua aukeratzen dutenekin, EGK-k etxebizitzarekin lotura duten ekimenen berri emateko konpromisoa hartzen du. Bestalde, nahi duen guztiak aurrerago egingo den bilera irekian parte hartzeko aukera izango du.

EGK-k galdetegia betetzeko gazteen denbora eta laguntza eskertu nahi du. Galdera, zalantza edo iritzirik eman nahi izanez gero, bi bide ematen dira: 945 220601 telefonora deitu edo bizibaldintzak@egk.eus helbidera email bat bidali.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .