Memoriaren Eguna ospatzeko Giza Liburutegiak espazioan parte hartu

Iritsi da eguna! Memoriaren Eguna ospatzeko Giza Liburutegiak espazioan parte hartzera anima zaitez!

Iritsi da eguna! Bihar, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Memoriaren Eguna ospatzeko Bakeolaren eskutik Giza Liburutegiak espazioan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Saioa azaroaren 9an arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte La Bolsa eraikineko Ganbara gelan izango da, Bilbon.

Giza Liburutegiak emakume eta gizonen istorioak, liburuen ordez, ‘irakurtzeko’ eta ezagutzeko espazioak dira. Horrela, normalean elkarrizketa bat izango ez zenuen pertsonekin hitz egiteko aukera bat eskaintzen du ekintza honek.

Memoriaren Eguna ospatzeko asmoz, Euskadin indarkeria politikoak sortutako hainbat biktimen testigantzak lehengo pertsonan ‘irakurtzeko’ aukera izango dute parte-hartzaileek. Ekintza hasi aurretik bertaratuek jatorri ezberdineko biktimen zerrenda bat jasoko dute, bakoitzaren aurkezpen labur batekin. ‘Irakurri’ nahi diren pertsonak aukeratu ostean, bi ordutan zehar, biktima horiekin egon eta elkarrizketa bat mantentzeko aukera izango da.

Ekitaldiaren helburua biktimen testigantzatik abiatuta, hauek memoria eraikitzerako orduan jokatzen duten paperaz gogoeta bat egin eta bizikidetzarekin izan ditugun esperientzia pertsonalen inguruan lanketa bat egitea da.

Gai honekiko duzun ikuspuntua zabaldu nahi baduzu eta bake eta bizikidetza gaien gainean gogoeta egin nahi baduzu, animatu eta pasa zaitez hurrengo ostegunean, azaroak 9, La Bolsatik! Formulario hau betez izena eman dezakezu.

Gogoratu! EGK-ko ekitaldiak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .