Aniztasuna ezin daiteke geldiarazi

Indarkeria LGTBI+fobikoaren aurkako protokoloaren bideoa

Aniztasunarekiko aldekotasunean pausuak ematen goaz gizarte bezala, baina ezin da ukatu oraindik Indarkeria LGTBI+fobikoa gure gizarteko errealitate bat dela. Ez daude nahi bezain beste datu diagnosi zehatza egiteko, ordea. Egun eskura dagoen informazio bakarra Estatu mailako StopLGTBfobia Behatokiak egiten duen gorroto delituen gainekoa da. Oso orokorra eta ez behar bezain eguneratua. Bertako datuak ez dira batere baikorrak: 2015ean sexu identitate edota orientazioagatik 27 eraso eman ziren Euskadin eta hiru lurraldeak mota honetako delitu salaketa gehien jasotzen dituzten zazpi lurraldeen artean aurkitzen dira. Indarkeria LGTBI+fobikoaren erakusle argia.

Egoera honen aurrean, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) aniztasunarekiko aldekotasuna erakusteko eta sustatzeko hainbat proiektu abiatu ditugu: Sexualitatearen Koloreak gida, SexBerdin hiruburua Gasteizen, espazio fisiko zein birtualentzako Gune Anitza Zigilua eta, batez ere, Indarkeria LGTBI+fobikoaren aurkako protokoloa.

Honetan, Gaur8 lantaldeak eta Berdintasun lan-arloak jorratutako eskari eta hobekuntza proposamenak biltzen dira, gazteoi zein administrazio eta arduradun politikoei bideratuak. Hemen irakur dezakezu osotasunean. Hauek gizarteratzeko asmoz, gaur protokoloaren bideoa aurkezten dizugu.

Protokoloari buruz gehiago jakin nahi baldin baduzu, hemen duzu testua bere osotasunean. Eta  bertan bildutako proposamenak, mahai gainean jarritako eskariak eta bestelakorik moldatu nahi baduzu, berdintasuna@egk.eus helbidera elektronikoa idatzi edo 94 44 36 143 zenbakira dei dezakezu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.