Ikastaroa: Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, sarean lan egiteko eta gizarte berrikuntzarako.

Elkartekintza-ren (EDE Fundazioa) prestakuntza proposamena:

Sarritan sentitzen dugu honako esaldi hau egia dela: “Bakarrik ezin dugu”. Krisi ekonomikoak bereziki eragiten digu hirugarren sektoreak lantzen dituen taldeoi eta, halaber, sektore horretan gauden pertsonen erantzuteko gaitasunari ere eragiten dio.

Testuinguru honetan, berrikuntza soziala aukera bat da. Aukera hori gure esparruan lankidetza handiagoa eragiten duten harreman sozial berriak sortzeko eta erakundeen arteko sareak sortzeko gaitasunean islatzen da, baita partaidetza sozialaren aldeko gure apustuaren gaurkotzean ere.

Sormena, sinergiak eta informazioaren teknologiak geroz eta tresna beharrezkoagoak dira gure gizartearen erronkei aurre egiteko.

Horrez gainera, komunikaziorako forma irekiek faboratutako gizarte mugimenduko esperientzia horizontalenek eta autoantolatuenek erakusten digute lankidetzarako balioek bizitasuna hartzen dutela, topalekuak eratuz.


Elkartekintza sarean: prestakuntza proposamena, bigarren edizioa.
Elkartekintza sarean 2.0 hirugarren sektorean Informazioaren Gizartea sustatzeko proiektu bat da. Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eta Enplegua eta Gizarte Gaietako Sailak bultzatzen dute, KZgunea telezentroen sarearen laguntzarekin.Ikus elkartekintzasarean.wordpress.com.

2011n, lehenengo prestakuntza esperientzia betan egin ondoren, bigarren aldi honetan, esku-hartze sozialaren arloa lantzen duten gizarte erakundeetarako prestakuntza proposamen batekin itzuli gara.

Oraingo edizioak aurrekoa berrituko du: antzekoa izango da, baina zenbait egokitzapen egin dira eskaintza hobetzeko, aurrez aurreko topaketa gehiago egingo dira, zenbait tresna erabiltzeko gaitasunak eskuratzeari arreta gehiago jarriko zaio, jardunbide egokiak gehiago landuko dira eta erakunde bakoitzaren benetako lanei arreta gehiago eskainiko zaie.

Aldi berean, eta prestakuntza formatu ireki batekin zabaldu ahal izateko, bi jarduera paralelo antolatu ditugu.

 

Prestakuntza proposamenaren xehetasunak.
Lan horretatik abiatuta, ibilbide bat diseinatu dugu gogoeta egiteko eta gehiago ikasteko bestelako testuinguru batean nola jokatu jakiteari buruz, Internetek, lankidetzako tresnek eta sare sozialek eskaintzen dizkiguten aukera geroz eta gehiagoren baitan.

Hartzaileak: EAEko esku-hartze sozialeko irabazi asmorik gabeko erakundeetako boluntarioak edo profesionalak.
Iraupena: Guztira, 100 prestakuntza ordu.70 ordu online (teoriko-praktikoak), 12 astean. 30 ordu aurrez aurre.
Prezioa: 120 euro matrikulatzeagatik. (Erakunde beretik beste matrikula bat eginez gero, bigarrenak 90 euro).
Harreman.: mgutierrez@fundacionede.org / tlf. 688 806 298
Izen ematea: 09/20 (Plazak mugatuak dira).

info+ fundacionede.org/elkartekintza.html

Proposamen gehiago EGK-ren Agendan!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .