Ikastaroa: Haur eta gazteen astialdirako begirale ikastaroa

Begirale izan nahi al duzu kanpaleku, udaleku ireki eta astialdi hezitzaileko bestelako jardueratan?

Hezkide Eskolak Begirale ikastarorako izen-ematea ireki du dagoeneko.

Begirale ikastaroa

Ikastaroaren deskribapena

Astialdiko begirale lanetan ari diren pertsonei edo aritu nahi dutenei eskainiriko ikastaroa dugu.
[Bizi Alai Taldeak (B.A.T.) federazioko partaide diren taldeetako begiraleek, lehentasuna izango dute izen ematean irailaren 7 arte].

 

HELBURUAK:

– Astialdian hezitzearen ikuspegi pedagogiko, metodologiko eta hezitzailea ezagutzea.
– Esku hartuko dugun taldearen beharrak ezagutzea, honen errealitate hurbila kontuan izanik.
– Norberaren jarreren eta astialdiko talde batean transmititu nahi diren baloreen arteko koherentzia aztertzea.

– Haur zein gazte talde bat dinamizatzeko ezinbestekoak diren baliabide tekniko eta didaktikoak eskuratzea.

EDUKIAK:

+ Astialdiaren soziologia, pedagogia eta psikologia.
+ Sexu heziketa eta hezkidetza.
+ Astialdiko heziketaren parte hartzea eta ekintza.

+ Materia teknikoak: ingurugiro heziketa, jolasak, adierazpena, oinarrizko lehen sorospenak…

Betebeharrak
18 urte izatea edo ikastaroan zehar betetzea.

Saio guztietan parte hartzea
Tokia
Hezkide Eskolaren Larraulgo aterpean
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
Matrikularen prezioak mantenu eta ostatua barne hartzen ditu.

Epe bakarrean edo bitan ordaindu daiteke (erdia matrikulatzerakoan, beste erdia 2013ko urtarrilean).

460,00 €

Matrikula 2012ko irailaren 21 arte.

Info+: www.hezkide.org

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .