Ijito herria eta astialdi hezitzailea: zubiak eraikiz - EGK

Ijito herria eta astialdi hezitzailea: zubiak eraikiz

Loturak sendotzeko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta Eusko Jaurlaritzako Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako Kontseiluaren Idazkaritza Teknikoak hiru formakuntza-saio antolatu dituzte, Ijito Herria eta astialdi hezitzaileko federazio eta eskolen arteko elkar-ezagutza sustatzeko. Jardunaldien izena Ijito herria eta astialdi hezitzailea: zubiak eraikiz da.

Saioak hurrengo ikasturtearen hasieran izango dira, Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Topaketetan, lurralde bakoitzeko ijito-elkarteak eta astialdi-talde eta eskolek parte hartuko dute. Hala, Araban Gao Lacho Drom eta Arduradun Eskola topatuko dira. Bizkaian, Kale dor Kayiko, Urtxintxa eta Ede Fundazioa. Gipuzkoan, Romi Bidean, Urtxintxa eta Interred.

Zure taldeak ere parte hartu nahi badu, garaiz dago. OPRE RrOMA…! Anima zaitez, gerturatu jardunaldietara eta goza ezazu gurekin!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.