ONGI ETORRI WEB BERRIRA

UTZI EZAZU BEHAR EZ DUZUNA… ETA LORTU BEHAR DUZUNA! Igandean, truke azoka Usurbilen

Etxean zenbat gauza dituzu, ongi egon arren erabiltzen ez dituzunak? Zenbat, beste norbaitek gustora hartuko lituzkeenak? Ba hemen duzu aukera… Igandean, truke azoka Usurbilen

EKARRI EZAZU BEHAR EZ DUZUNA ETA BEHAR DUZUNA ERAMAN!

Deshazkunde mugimenduak* truke azoka antolatu du. Hitzordua irailaren 26an izango da (igandea), Usurbilen.

Merkatu honen bitartez, gure benetako beharren araberako elkarren arteko trukea sustatu nahi du Gipuzkoako Deshazkunde taldeak, gauza bakoitzak guk geuk ezartzen diogun balioa baitu!

Truke azokaz gain, eztabaidarako eta ezagutzarako aukera polita izango da Usurbilen. Hain zuzen, krisialdira eraman gaituen eredutik kanpo, justizia sozial, ekonomiko eta ekologikoan oinarrituriko alternatiba ugari gertutik ezagutzeko aukera.

  • Banka etikoa
  • Energia berriztagarriak
  • Bioeraikuntza
  • Elikadura burujabetza
  • Kontsumo arduratsua
  • Birziklapena
  • Deshazkundea

Zure parte-hartze eta ekarpenen zain gaude! Horretarako…

  • Behar ez dituzun gauzak eta zure jakintzak trukera ekarri.
  • Gure egunerokotasunean txertatu daitezkeen alternatiba errealen inguruko eztabaidetan parte hartu.
  • … eta gero gerokoak!

* Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Gipuzkoako Deshazkunde taldean parte hartzen du.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.