Ideia bat daukazu? Urriaren 4an eta 9an jardunaldiak Bilbon! - EGK

Ideia bat daukazu?

Berrikuntza soziala aipatzen denean beti ez da erraza zer den irudikatzea. Betikoa bestelako modu batera egitea, errotik aldaketa bilatzea… Zer da zehazki? Azken boladan elkarte zein gazteekin harremanetan egon ostean hainbat zailtasun identifikatu ditugu eta hauei erantzuna emateko EGK-k Bizkaiko Foru Aldundiarekin (BFA) elkarlanean eta Innobasqueren laguntzarekin Berrikuntza Sozialeko proiektuak nola sortu aholkatuko duen Ideia bat daukazu? formakuntza saioa antolatu dugu.

Saioak bi zati izango ditu: batetik, atal teorikoa; eta, bestetik, atal praktikoa. Lehenean oinarrira joko dugu eta proiektuak berriak identifikatzeko jarraibideak eskainiko ditugu, baita ondoren nola gauzatu eta ebaluatu. Aipatutako eskari horiei atentzioa berezia eskainiz, fokua berrikuntza sozialaren kontzeptuan ezarriko dugu. Azkenik, errepaso modura, kasu praktiko bat landuko dugu azaldutakoa barneratu eta egitean sor daitezkeen zalantzak argitzeko.

Aukera zabalagoa eskaintzeko, bi saio antolatuko ditugu: bata urriaren 4an 10etan (osteguna) eta bestea urriaren 9an 17etan (asteartea). Zure esku zein data aukeratu! Hori bai, edukiera kontuengatik eskertuko dizugu izen emango bazenu aurrez. Horretarako FORMULARIO hau betez edota 945 22 06 01 zenbakira deituz eman izena.

Bi kasuetan Alameda Rekalde 30n izango da jardunaldia eta honakoa izango da programa:

  • Harrera
  • Berrikuntza Sozialeko Proiektu bat sortzeko urratsak
  • Atsedenaldia
  • Taldeko lana. Kasu praktikoa
  • Agurra

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.