Hitzarmena Eusko Jaurlaritzarekin

EGK-k hitzarmen bat sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin bakea eta bizikidetza lantzeko gazteriaren ikuspuntu anitzetik

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) bakea eta bizikidetza lan ildoa berrirekiko du hemendik aurrera gaur Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Idazkaritzarekin sinatu duen hitzarmenari esker. Itsaso Anduezak, EGK-ko presidenteak, eta Iñigo Urkullu lehendakariak gaur sinatu duten hitzarmenak “gazteek bakearen eta bizikidetzaren alorrean zer iritzi eta esperientzia dituzten jasotzea, hauek bakea sendotzeko ahaleginean inplikatzea eta bizikidetza proiektu berriak bultzatzea” du helburu. Guretzat oso garrantzitsua da hitzarmena Eusko Jaurlaritzarekin sinatzea.

IRAKURRI PRENTSA OHARRA

pdf

Hitzarmena dela eta, Bake eta Bizikidetza Idazkaritzaren eta Gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren bitartez, 65.000 euroko dirulaguntza emango zaio EGKri. Horrela, Kontseiluak lan-ildo berria gehituko dio orain garatzen dituenei: parte-hartzea, hezkuntza, enplegua eta etxebizitza eta komunikazioa. Gaur Lehendakaritzara hurbildu diren EGK-ko presidenteak, teknikariek eta Batzorde Iraunkorreko kideek denbora tarte bat ere izan dute Urkullurekin beste arloetan lantzen ari diren gaiak komentatzeko; besteen artean, parte-hartzea sustatzeko egin den ikerketa eta laster zabalduko den gida eta gazteen enplegu duina bultzatzeko azken aldian egin diren aldarrikapenak.

Albistearen eduki guztiak ikusi nahi badituzu (argazkiak, audioak, bideoak, dokumentuak) Irekia web orrialdearen esteka honetan klik egin.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .