Emakume gazteak eta lan-mundua Hiruburua

“Emakume gazteak eta lan mundua” Hiruburua (eztabaida-dinamika)

 Zein da emakume gazteek laneratzerakoan aurre egin beharreko egoera espezifikoa?

Zeintzuk dira beraiei eskaintzen zaizkien lan profil eta baldintzak?

Zer suposatzen du emakume gazte izanda ekintzaile izateko erabakia hartzeak?

Hurrengo apirilaren 26an, goiko galderei erantzuna bilatuko zaie Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) antolatutako “Emakume gazteak eta lan mundua” Hiruburua jardunaldian. Hitzordua Gasteizeko “El Pilar” Gizarte Etxean izango da, 17:30etik 19:30era.

Ezagutzen al dituzu Hiruburua ekitaldiaren nondik-norakoak? Izenak adierazten duen bezala, ekintza mota hau hiru protagonista desberdin elkartzen dituen eztabaida-dinamika da. Honetan, politikariak, teknikariak eta gazteak elkartzen dira gazteentzat interesgarriak diren gaiei buruz eztabaidatu eta egoera hobetzeko proposamenak egiteko.

Kasu honetan, “Emakume gazteak eta lan mundua” da aukeratutako gaia. Izan ere, oraindik emakume eta gizonezkoen arteko desberdintasunak dituen gizarte batean bizi garela ezin daiteke ukatu, baina, zein efektu du desberdintasun honek gazteen artean? Eta, garrantzizkoena, zer egin daiteke orain eta etorkizunari begira? Zein neurri hobe ditzakegu eta zein neurri martxan jarri beharko ditugu emakume eta gizonezko gazteen lan munduko berdintasunaren alde?

Gai hauetaz hitz egiteko, nola ez, Hiruburuaren hasieran gaiari buruzko datu berriztuak eta egoeraren aurkezpena erraztuko dira. Era honetara, eztabaida-mahai bakoitzean egoeraren esparru konkretu baten gainean zentratu ahal izango daitekeelarik eztabaida. Hortaz, ez pentsa gaian aditua izan behar zarenik, gaztea bazara, hori da behar duzun bakarra!

Gaian interesa baduzu, animatu bitan pentsatu gabe!

Hitzordua Gasteizko “El Pilar” Gizarte Etxean, apirilaren 26an 17:30ean hasiko da eta bi orduko iraupena izango du.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .