Elkarteentzat komunikazio erremedioak - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Hiru ohar komunikazio tailerraren inguruan!

Hiru ohar komunikazio tailerraren inguruan! Eskariaren gehiengoa dela eta, Bilboko tailerra euskaraz izango da, eta Gasteizkoa gaztelaniaz. Gasteizko saiorako izena eman duten euskaldunek Bilboko saioan parte hartu dezakete, eta alderantziz: Bilbon izena eman eta tailerra gaztelaniaz egin nahi dutenak Gasteizko ikastarora joan daitezke. Beste saio batean izena-eman edo bajan eman nahi duten parte-hartzaileek, honako helbide eta telefonoaren bidez egin dezakete: komunika@egk.org eta 94 443 61 43. Hemen egoitzen helbideak

Era berean, eskaria dela eta Donostian ere ikastaroa egingo da, urtarrilaren 22an (larunbata), euskaraz. (Lekua baieztatzeke).

Azkenik, ikastaroaren ziurtagiri bat nahi dutenek helbide honetara bertara idatziz eskatu dezakete.

Ah, eta parte hartu nahi baduzu… oraindik garaiz zaude! Deitu edo idatziguzu. Plazak daude.

Laster arte!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.