Lan-deialdia Hezkuntza-teknikari postua betetzeko - EGK

Lan-deialdia Hezkuntza-teknikari postua betetzeko

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) lan-deialdia zabaldu du Bilboko bulegoan Hezkuntza-teknikari postua betetzeko. Deialdiaren eskaintza, ezaugarriak, eskatu eta baloratuko dena albiste amaieran dagoen PDFan topatuko duzu. Hautagaiek bidali zuen curriculuma eta motibazio gutuna egk@egk.org helbidera maiatzaren 16a (asteazkena) 12:00ak baino lehen. E-mailaren gaian, zehaztu “HEZKUNTZA TEKNIKARIA”. Era berean, Curriculum dokumentua honela izendatu: IzenAbizenak.CV_HEZKUNTZA.pdf (edo .doc formatuan) eta Motibazio Gutuna honela IzenAbizenak.GUTUNA_HEZKUNTZA.pdf (edo .doc formatuan).

Eskatzen da

  • 30 urte baino gehiago ez izatea.
  • Euskal elkartegintzaren eta gizarte mugimenduaren errealitatearen ezagutza izatea, eta bereziki, hezkuntza formala eta aisialdi hezitzaile arloan diharduten gizarte eragileena.
  • Astialdiko elkarteren batean ibilbide egiaztatua edukitzea.
  • Gazteen eta orokorrean gizartearen errealitatearen ezagutza izatea, eta batez ere aisialdia eta hezkuntza arloko arazo eta aukeren inguruan.
  • Euskaraz eta gazteleraz hitz egiteko eta idazteko maila altua (EGA, HABE 3…).
  • Gizarte arloko goi ikasketak izatea, edo, beste esparruetako ikasketak izanda ere, gizarte gaietan espezializatu izana (bereziki hezkuntzarekin lotutako ikasketa gehigarriak izatea).
  • Lantaldeak eta eztabaida-taldeak dinamizatzeko eta koordinatzeko gaitasuna eta esperientzia. Dinamika hauetatik ondorioak atera eta dokumentuetan islatzeko gaitasuna.
  • Malgutasuna: ordutegi eta mugikortasun geografikoa.

Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data:

  • Curriculumen bidalketa, maitzaren 16a arte (eguerdiko 12.00ak arte).
  • Froga idatzia nork egin behar duenaren jakinarazpena, maiatzaren 21ean.
  • Froga idatzia Bilbon, maiatzaren 22an.
  • Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, maiatzaren 28an.
  • Elkarrizketa eguna, maiatzaren 30ean.
  • Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, maiatzaren 31ean.
  • Lanean hasteko data, ekainaren hasieran.

Hezkuntza-teknikari lanpostua betetzeko lan-deialdia

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.