área actuación educacion

Lan deialdia: hezkuntza teknikari baten bila gabiltza

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan lan egitea gustatuko litzaizuke? Hezkuntza teknikari bila gabiltza!

Enplegu deialdi bat ireki dugu, Hezkuntza Teknikaria lanpostua betetzeko.

Hauek dira eskatutako ezaugarrietako batzuk: 30 urte baino gehiago EZ izatea, euskara eta gaztelera menperatzea, astialdiko elkarteren batean ibilbidea izatea eta euskal elkartegintza ezagutzea.

Bidali zure kurrikuluma apirilaren 19ko 14.00ak baino lehen egk@egk.eus helbidera. Posta elektronikoaren gaian, zehaztu “HEZKUNTZA teknikaria”.

Hemen duzu deialdi osoa:

LAN DEIALDIA
HEZKUNTZA TEKNIKARIA
LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK

  • Lan arloari dagozkion proiektuak eta ekimenak diseinatu, aurrera eraman, ebaluatu eta koordinatu.
  • Erakundearen lan arlo guztiekin ekintzak koordinatu.
  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Astialdi Foroak koordinatu, eta baita euren arteko harremana ere.
  • Hezkuntza formala eta aisialdi hezitzailea arloaren errealitatea ezagutu eta jarraipena egin.
  • Lan arloari dagozkien gaien inguruan posizionamendu/balorazio publikoak egin.
  • Bitartekaritza eta elkarlana burutu Erakunde Publikoekin. (Eusko Jaurlaritza, aldundiak, udalak, Lanbide…)
  • Gizarte eragileekin elkarlana bultzatu eta garatu.
  • Elkarteek eta gizarte mugimenduek garatzen dituzten proiektuak/ekimenak ezagutu eta parte hartu.

ESKATZEN DA

  • 30 urte baino gehiago ez izatea
  • Euskal elkartegintzaren eta gizarte mugimenduaren errealitatearen ezagutza izatea, eta bereziki, hezkuntza formala eta aisialdi hezitzaile arloan diharduten gizarte eragileena
  • Astialdi Hezitzaileko elkarteren batetan ibilbide egiaztatua edukitzea.
  • Gazteen eta orokorrean gizartearen errealitatearen ezagutza izatea, eta batez ere aisialdia eta hezkuntza arloko arazo eta aukeren inguruan.
  • Euskaraz eta gazteleraz hitz egiteko eta idazteko maila altua (EGA, HABE 3…)

KONTUAN HARTUKO DA:

  • Gazte elkartegintza mugimenduan parte hartu izanaren esperientzia, astialdi hezitzaileko arloaz gain.
  • Astialdiko begirale edo/eta zuzendari titulua.
  • Lan taldean aritzeko gaitasuna eta ekimen propioak autonomiaz garatzeko gaitasuna
  • Antolaketarako gaitasuna
  • Harremanetarako gaitasuna
  • Ardurak hartzeko gaitasuna
  • Informatika-ofimatika ezaguerak

ESKAINTZEN DA

  • EGKren barne hitzarmenak erregulaturiko lanpostua.
  • Lanpostu bat BILBON, baina lan eremua Euskadi osoa izanda.
  • ¾ jardunaldiko kontratua.
  • EGKren barne hitzarmenak erregulaturiko lanpostua.
  • EGKko Batzorde Iraunkorraren ardurapeko lanpostua.
  • Soldata gordina: 18.738,00€ urtean.
  • Lan talde gazte eta dinamiko batean sartzea.
  • Euskal gazteriaren hezkuntza formala eta ez formalaren (aisialdi hezitzailea) hobekuntzaren eta bultzadaren alde lan egitea.

KURRIKULUMAK BIDALTZEKO EPEA

Apirilak 19ak arte, 14:00tan
Emailez bidali beharko dira helbide honetara: egk@egk.eus
Gaian jarri: HEZKUNTZA teknikaria

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .