área actuación educacion

Zer eskatzen diozu Hezkuntza lan-arloari 2017rako?

Urte hasierak beti dute halako ‘zerbait’ hori. Dela hainbeste jan ondorengo betekada, ajea akaso edo 0tik hasteko aukera hori. Azken hau, behinik behin, aukera garbia da Hezkuntzan. Badakigu lanez gainezka zabiltzala, azterketak hortxe daudela (jada hasi ez bazara) eta estres uneak izango dituzula. Animo! Ziur horrekin eta gehiagorekin ahal duzula. Tarte bat duzunerako, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) Hezkuntza formalarekin zerikusia duten bi gai proposatu nahi dizkizugu.

Batetik, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) errektore berria du. 2016 urte amaiera honetan izan dira errektoretzarako hauteskundeak eta Nekane Balluerka izan da hautatua. Bere blogean duzu programa eta bestelako hainbat informazio edozer jakin nahi izanez gero. EHUko ikaslea bazara, zer eskatuko zenioke Balluerkari? Zein dira zure aldarrikapenak? Duela aste batzuk martxan jarri genuen Twitter lehiaketan azaldu dira lehen pintzelkadak, besteak beste, abenduaren 3aren harira EGK-k egindako aldarrikapen bat: ikasketak %100ean egiteko eskubidea bermatzea.

Bestetik, Eusko Jaurlaritzak aurreikusi du legealdi honetan Hezkuntza lege berria landuko dela. Cristina Uriartek jarraituko du sailburu bezala lan-arlo murritz eta argiagoarekin. Zer eskatu beharko lioke Hezkuntza foroko lantaldeak Uriarteri, eta, beraz, gobernu berriari? Legearen jarraipena nola egingo zenuke? Euskal curriculuma izango dugula uste duzu? Aldekoa zara ala aurkakoa? Zure iritzia dena delakoa ere, interesatzen zaigu.

Ez dugu ahaztu nahi 2016an garraio gastuei buruz martxan jarritako ikerketa. Zein da zure esperientzia orain arte? Zer eskatuko zenuke? Laster izango duzu orain arte bildutakoaren berri. Adi ibili webgune eta gure sare sozialei.

Dirudienez 2017an aipatutako bi kontuetan lehen pausuak emango dira arlo honetan. Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik Euskadiko gazteon iritzia jakitea asko interesatzen zaigu, gerora gure diskurtsoaren nondik norakoak definitu ahal izateko. Horren araberakoak izango baitira gure aldarrikapen, eskaera, iradokizun eta bestelakoak.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .