Herrigintza gaztea eta beste proposamen batzuk - EGK

Herrigintza gaztea eta beste proposamen batzuk

Enteratu al zara?! Bagara elkarteak Herrigintza Gaztea ekimena abiatu du aurten ere! Bi asteazkenean behin saio interesgarriak egingo ditu (gazteon problematika zein aukerak; Euskal Herrian dauden alternatiba interesgarriak; euskara eta euskalgintza mende berri honetan; parte-hartze esperientzia eta tresnak, ingurugiroa; autogestioa; munduko errealitateak…) eta urtean pare bat asteburuko txango interesgarriak antolatuko ditu (Bonberenea, Amaiur, Xiberua, …).

Beraz, Debagoiena aldean mugitu ohi bazara… jakin ezazu izena emateko epea irekita dagoela! Idatzi gazteak@bagara.net helbidera edota deitu 943 796848 telfono zenbakira.

Eta pasa den urteko esperientzia ezagutzeko: http://bagaraherrigintzagaztea.wordpress.com

AGENDA

Herrigintza Gaztea ekimena Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) agendan bildutako deialdietako bat da. Horrez gain, EGK osatzen duten elkarteen zein beste gizarte mugimendu batzuen proposamenak jasotzen ditu ere. Esaterako:

  • Spots Sozialen lehiaketa
  • Emakumeak&GIBa gaiari buruzko film laburren lehiaketa
  • Boluntariotzari buruzko ikastaroa
  • Kontakizun eta argazki lehiaketa
  • Ijito ez direnentzat ‘palma’ ikastaroa
  • Lankidetza ikastaroa

Informazio guztia hemen!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .