Herrigintza Gaztea egitasmoa Gazte Borraste irratsaioan!

Herrigintza Gaztea egitasmoa, EGK-ren irratsaioan!

Debagoienako Bagara elkarteko Herrigintza Gaztea egitasmoan burubelarri ari diren bi lagun izan ditugu aste honetan Gazte Borraste irratsaioan. Aitzol Loyolak eta Jon Etxebarriak Eskoriatza, Arrasate, Aretxabaleta eta Antzuola inguruan hainbat gaztek abiatu duten proiektu honen xehetasun guztiak ekarri dituzte Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Tas Tas irratiko uhinetan aireratzen duen irratsaiora.

Entzuteko… 

Helburuak

Euskal Herrian eta gure bailaran, Debagoienan, azken belaunaldietan herrigintza aktiboak funtzio garrantzitsua bete du. Maila askotan konpromisoa izan duten pertsonei esker (arlo politikoan, kulturala, artistikoa, erlijiosoa, soziala, kooperatiboa, etab.), gauden lekura iritsi gara. Mende berri honetan ere funtsezkoa izango da herrigintza aktibo hori, herri moduan aurrera egin nahi badugu. Horrek eskatzen du pertsonak prestatzea herrigintza berri bat loratzeko. Horixe egiteko ikasketa-gunea da Herrigintza Gaztea izenaz ezagutarazi dugun, Herrigintza Eskola hau.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.