astialdiko ikastaroak

Hezitzaileak, bertakoak eta kalitatezkoak. Heldu dira astialdiko ikastaroak!

  • 50 ikastaro baino gehiago eskaintzen dituzte aurten eta www.astialdiforoa.org-en bilatzailea dago bilaketa errazteko
  • Izen emateko epea jada irekita dago eta irailean zehar zabalik egongo da
  • Beste behin, Astialdi Foroko eskolek ikastaroak Euskadin egiteko garrantzia azpimarratu dute, beste arrazoien artean, ikasketa prozesua esperientzian oinarritzen delako eta euskararen sustapenarekin harreman estua daukatelako

Aisialdi hezitzaileko euskal eskolek eta federazioek, Astialdi Foroaren barnean lan egiten dutenek, begiralea, zuzendaria edo animatzaile soziokulturala izateko 50 ikastaro baino gehiagoko eskaintza aurkezten dute. Izen emateko epea jada irekita dago eta irailean zehar zabalik egongo da. Azken orduko presak ekiditeko, ez itxaron azken ordura arte eta eman izena Astialdiko Euskal Eskola batean.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin (EGK) batera lan egiten duten astialdiko 17 eskolek eta 10 federazioek ez dute aukera galdu nahi ikastaro hauek Euskadin egiteko garrantzia azpimarratzeko. Formazioa hemengo eskoletan burutzeko arrazoiak hainbat dira: ikasketa prozesua esperientzian oinarritzen da, egun batzuetako ikastaroetan egin ezin dena eta hemengo errealitatera egokitutako gaitasunak eta tresnak bereganatzeko aukera ematen dute euskararen sustapenarekin harreman estua daukatenak. Gainera, Euskaditik kanpo kurtsoa egiten duten pertsonek ez dute ordu kopuru berdina betetzen eta zailtasunak dituzte praktikak egiteko garaian.

Astialdiko ikastaroak: eskaintza oso zabala

Eskaintza oso zabala da eta gazte bakoitzaren beharretara egokitzen diren ikastaroak daude: lurralde ezberdinetan, astean zehar edo asteburuetan, goizez edo arratsaldez, urte batetan edo bi urtetan zehar… Bilaketa errazteko, Astialdi Foroak iaz sortutako webgunean bilatzaile aurreratu bat dago aipatutako 50 ikastaroak biltzen dituenak. Ataria www.astialdiforoa.org da eta bertan ikastaroak lurralde, mota, iraupen eta hizkuntzaren arabera sailkatuak daude. Oso erraza da bilatzailea erabiltzea eta interesatzen zaigun ikastaroa aukeratzean, informazio guztia ematen da: izena emateko datak, egutegia eta eskolarekin harremanetan jartzeko datu guztiak.

Azkenik, Gazteriaren Kontseiluak “Behar duzun denbora hartu astialdiko hezitzaile izateko” lelopean egindako kanpainaren bideoak berreskuratzen ditu, orain dela bi urte Euskadin ikastaroak egiteko martxan jarri zen ekimena; ohar honetan esandakoaren arabera, gaiak oraindik egunerokotasun asko dauka (irudia bakoitzean klik egin hauek ikusteko).

 

 

 

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat “Hezitzaileak, bertakoak eta kalitatezkoak. Heldu dira astialdiko ikastaroak!”

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .