EGK-k Hassanna Aalia Saharako aktibista gazteari asilo politikoa emateko eskaera gogoratzen du

EGK-k Hassanna Aalia Saharako aktibista gazteari asilo politikoa emateko eskaera gogoratzen du

Urriaren 7an albistea atera zen: Burgosen gelditu eta gero, Hassanna Aalia Saharako aktibista gazteari 48 ordu ematen zizkioten Estatua uzteko. Kanporatze agindua betez Marokora itzultzen bada, 26 urteko gazte hau kartzelan sartuko dute 2010ean protesta baketsu batean parte hartzeagatik. Hainbat euskal erakunde (besteak beste, Bilboko Udala edo Eusko Legebiltzarra aho-batez), alderdi eta eragile bere defentsan atera dira berriro ere. EGK-k martxoan egindako 34. Batzar Orokorrean onartutako proposamenen artean, asilo politikoa emateko eskaera zegoela gogoratu nahi izan du.

Euskadiko Ezkerraren Gazteak (JSE-EGAZ) elkarteak aurkeztu zuen dokumentuan, elkartasuna eskaintzen zitzaion Hassanna Aaliari Espainiako Gobernuak asiloaren inguruan izandako jarrera dela eta. Estatuari errektifikazioa egitea eskatzen zen bai Aaliarekin, baita egoera berdinean egon daitezkeen beste aktibista edo preso politikoekin.

Bere egoera argitzen den bitartean, Aalia EHU/UPV-ko Leioako kanpusean izan da aste honetan eta 500 ikasleen aurrean bere esperientzia kontatu du ‘Leioatik proiektu komunikatiboa’-k egin duen bideo honetan ikus daitekeen bezala (gaztelaniaz):


“Hassanna Aalia asilo politikoa orain” lelopean manifestazioa egingo da larunbat honetan (urriak 17) 12.00etan Bilboko Plaza Biribilatik hasita.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .