Durangoko Azokan parte hartu nahi al duzue? - EGK

Goienkale 68: EGK DURANGOKO AZOKAN!

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) aurten ere ez dio hutsik egingo Durangoko Azokarekin urtero duen hitzorduari. Oraingo honetan, elkarte-plataformaren txokoa Goienkale 68 zenbakian egongo da.  Bertan, stand-ean lau elkarte elkartuko dira:

  • Kale dor Kayiko ijito elkartea. Bere proposamen nagusia honako hau da: Jani eta Ilargia eta Sorayaren beste ipuin batzuk narrazio-bilduma (euskaraz, gaztelaniaz eta romanees hizkuntzan).
  • Gehitu, Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen elkartea. Sexu segurua, sexu-dibertsitatea eta sexu-orientazioaren inguruko postal, gida eta eskuorri arrakastatsuak eramango ditu Azokara.
  • Trukeme, Bake Heziketarako Ekimen eta Jolas Kooperatiboen zentroa. Bere izenak salatzen duen bezala, jolas kooperatiboekin erakarriko ditu bisitariak.

Esandakoa: Goienkale 68!Han elkar ikustea espero dugu. Ondo pasa! 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.