Memoria eta Giza Eskubideen eguna oroitzeko Gogora Institutura bisita - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Memoria eta Giza Eskubideen eguna oroitzeko EGK-k Gogora Institutua bisitatuko du!

Gazteok Memoriarekiko eta Giza Eskubideekiko dituzten testigantzak jasoko ditugu.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), “Iragan hurbilaren memoria eta Giza Eskubideak” ekintza burutuko du abenduaren 14an arratsaldeko 18:00etan Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuan, Bilbon.

Pasa den hilean Gernika bisitatu genuen gazteok Euskadiko iragan gatazkatsuak ekarritako ondorioei buruz hitz egiteko, baita etorkizun baketsu baten gainean gogoeta egiteko. Ekintza horretako ideiak abiapuntutzat hartuz eta horiei jarraipen bat emateko asmoz, oraingoan Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen institutua, bisitatuko dugu.

Gogora Institutua gure herriko memoria jaso eta transmititzeko helburuarekin sortu da. Gazteok memoria horren eraketan zeresana dugula kontuan hartuta, parte-hartzaileen testigantzak grabatuko ditugu ondorengo galderekiko gogoeta jasoz: Nola transmititu digute azken 50 urteetan Euskadin gertatutakoa? Zerbait faltan bota dugu? Nola hautematen dugu egungo Historia eta nola transmitituko genieke gertatutakoa hurrengo belaunaldiei? Zein da giza eskubideen papera egungo gizartean? Zein egoeratan ikusten ditugu islatuta eta zeinetan ez?

Gazteon testigantzak grabatuko ditugu ondoren bideo bat egiteko

Ekintza honen helburua bizikidetzarako klima egoki bat bultzatuz gazteon testigantza eta gogoetak grabatzea da, ondoren Memoria eta Giza Eskubideekin loturiko edukiak jasotzen dituen bideo bat zabaltzeko.

Iragan hurbilaren memoriaz hitz egin nahi baduzu eta bakea eta bizikidetza gaiak interesatzen bazaizkizu, animatu eta zatoz hurrengo ostegunean, abenduak 14, arratsaldeko 18:00etan Gogora Institutura! FORMULARIO hau betez izena eman dezakezu.

Gogoratu! EGK-ko ekitaldiak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Kontuan hartu bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditugula.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .