ONGI ETORRI WEB BERRIRA

Gizarte babes zabala EGKri! ESKERRIK ASKO!

“Jasotako kolpearen aurrean”, gizarte babes zabala jaso du Gazteriaren Kontseiluak

70 eragile eta 200 norbanako baino gehiagok defendatu dute EGKren lana (zerrenda ikusi)

Hiru urtetan, PSEk erdira murriztu du gazte-erakundeari ematen dion diru-laguntza

Bilbon, 2011ko abenduaren 28an. Gizarte babes zabala jaso du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK). Hori izan da argazki nagusia Bilboko Arriaga Antzokiaren parean, Inuzenteen egunean. “Gazteak bai… inozoak ez!” zioen parnkarta baten atzean, kolore anitzeko elkarte, sindikatu, alderdi politiko eta beste zenbait gizarte eragile* bildu dira EGKren defentsan, bere momentu estuenetariko bat pasatzen ari den honetan: izan ere, PSE-EEk erdira murriztu baitio diru-laguntza, “arrazoi ekonomikoez harago”, EGKren ustez “jatorri politikoak” dituen “artazikada” batean.

Azken hiru urteotan, PSE alderdiak (Eusko Jaurlaritzatik eta Eusko Legebiltzarretik, PParen onespenarekin) ia %50ean murriztu du gazte-erakundeari ematen dion diru-laguntza. Zehazki, 2009. urtean 331.000 euroko kopurua egokitu zion aurreko gobernuak eta, aurten, 174.000 euro baino ez dizkio emango egungo exekutiboak. “Krisiagatik?”, itaundu du Kontseiluak. Eta irmo erantzun du: “Murrizketa ekonomikoz jantzitako kolpe politikoa da”.

Adierazgarria da gazte-topagunearen presidente Batiste Ezeizak jarri duen adibidea: hasiera batean EGKrentzat aurreikusita zeuden 30.000 euro gazte hiritartasunari buruzko jardunaldi batzuk egiteko erabiliko ditu Blanca Urgellen sailak. “Baina nola etorri dakizkiguke guri, gazteoi, gazte hiritartasunari buruz hitz egitera, aldi berean antolatuta gauden gazteoi gure hiritartasun hori gauzatzeko baliabideak murrizten dizkiguten bitartean? Hori al da bere gazteria politika?”, gaitzetsi du bozeramaileetako batek.

Jardunaldi murrizketa

Egoera “larria” da. Kontseiluaren ordezkariek azaldu dutenez, beren bederatzi langiletik zazpik jardunaldi eta soldata murrizketa jasan behar izan dute. Baina ez hori bakarrik: bere proiektuak ere zeharo mugatu behar izan ditu EGK-k eta horrek, bere hitzetan, “gazte erakundearen lana ahultzea” dakar.

Izan ere, Kontseiluaren iritziz, Eusko Jaurlaritza gazte-elkarteen sarea “ahultzen” ari baita, “ez bakarrik murrizketa ekonomikoen bitartez, baizik eta EGK-k egiten duen lana aintzat ez hartuz ere”. Erakusgarri bezala, Gazteria Lege berriarekin gertatutakoa kontatu du Ezeizak: Eusko Jaurlaritzak prentsaurrekoan aurkeztu zuen arau berriaren proiektua, eta Gazteriaren Kontseiluak testuari hamaika ekarpen egin bazizkion ere, komunikabideen bitartez izan zuen aurkezpen horren berri, bezperan Gazteria Zuzendaritza EGKren urteurren-jaian egon zen arren. Pasadizo horrek, bozeramailearen ikuspuntutik, gazte erakundearen aldeko “apustu politko falta” erakusten du. Ildo berean, Jaurlaritzak sortu nahi duen Gazteria Instituta dela-eta, EGKren papera “zehazgabetasun osoan” utzi duela nabarmendu du.

Guztiarekin ere, EGK “indarberrituta” atera nahi du estualdi honetatik, konbentzituta baitago “Gazteriaren Kontseiluaren norabidea Kontseilua bera osatzen duten elkarteek ezarri behar dutela, eta ez gobernu batek edo besteak”.

Askotariko atxikimenduak

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren autonomia defendatzeko, esparru anitzeko kolektibo eta pertsonek EGKren aldeko komunikatuari atxikimendua eman diote. Zerrendan honakoak daude, besteak beste: gazte erakundeak (Euskalerriko Eskautak Bizkaia, Yal-Lah, Juventud Obrera Cristiana, Urtxintxa Eskola Bizkaia, Gaztetxoak, Atseden, Larrunarri, Aisi Hezi, Hezkide, Kiribil Sarea…); ikasle elkarteak (Ikasle Abertzaleak, Lurgorri, Etxegorri…); sindikatuak (ELA, LAB, ESK, Comisiones Obreras-Gazteak, Stee-Eilas, Ehne, CGT-LKN); talde politikoak (Euzko Gaztedi, Iratzarri, Gazte Abertzaleak, Ezker Batua Gazteak, Gazte Independentistak, Gazte Komunistak…); talde ekologistak (Ekologistak Martxan, Eguzki…); garapenerako GKEak (GGKEen koordinakundea, Bakea eta Duintasuna, Euskadi-Cuba, Mugarik Gabe, Intered, Bizilur, Educación sin Fronteras…), beste Gazteriaren Kontseilu batzuk (Espainiakoa eta Zaragozakoa) eta beste zenbait gizarte mugimendu (Lokarri, Bakarean Etxea, Kepasakonlakasa, Elkartzen, Berri Otxoak, Komite Internazionalistak, Sare Antifaxista, Stop Desahucios Gipuzkoa, Kem-Moc, Kakitzat…).

Gainera, EGK-k 200 norbanako baino gehiagoren sinadura jaso du ere. Tartean, hainbat legebiltzarkiderena, hala nola Iñigo Iturrate, Legebiltzarreko bigarren presidenteordea (EAJ), Jone Berriozabal (EAJ) eta Mikel Arana (EB); horiez gain Miren Azkarate (Kultura sailburu ohia eta Donostiako zinegotzia), Oscar Matute (Alternatibako bozeramailea), Arantza González (Ezker Batuko batzarkidea Gipuzkoan) eta Malentxo Arruabarrena (EAJren prokuradorea Arabako Batzar Nagusietan, eta Arabako Gazteria-ahaldun ohia) daude sinatzaileen artean, bai eta hainbat alkate (Balmaseda, Zierbena), Gazteria zinegotzi (Plentzia, Hondarribia…), Gazteria teknikari (Gipuzkoako Aldundia, Zarautz), Unibertsitateko irakasle (Gorka Moreno, Alexander Mirena Ugalde, Txema Ramírez de la Piscina, Estefanía Jiménez, Nicolás Xamardo), kazetari (Alfre Elgezabal, Ibon Pérez) eta EGK-ko presidente ohi ere.

Komunikatuan jasotzen denez, sinatzaileak “ez datoz bat Euskadiko Gazteriaren Kontseiluari egindako erasoarekin, diru-laguntzaren murrizketa neurrigabeekin”; era berean, gazte-elkarteen plataforma honen “funtzionamendu autonomo eta batzar-bidezkoaren aldeko apustua” egiten dute. Ildo horretan, “elkartegintza sustatzeko; pertsona gazteek gazte izateagatik bizi dituzten bizi-baldintzak hobetzeko; politika publikoetan gazteria-ikuspegia txertatzeko; eta gazteak gizartearen subjektu aktibo eta eragile eraldatzaile izan daitezen Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak egiten duen lana” babesten dute. Bilboko Areatzan eszenaratu dutenez, “gazteak bai… baina inozoak ez” direlako.

Bestalde, EGK-k Donostiako Uxotegi gaztetxearen itxiera salatu nahi izan du agerraldian. Bozeramaileek aipatu dutenez, “gaztetxeak gazte partaidetzaren eta antolakuntzaren sustatzaile” dira eta, hori dela eta, “ezinbestekotzat” jotzen dituzte.

*Agerraldian honako eragileek hartu dute parte: Aralar, Bizilur, Bizkaiko Urtxintxa Eskola, Comisiones Obreras-Gazteak, EDE Fundazioa, ESK, Euskalerriko Eskautak Bizkaia, Euskal Herriko Giak, Ezker Gogoa, Gazte Komunistak, Geideak, Izquierda Unida-Gazteak, Kale Dor Kayiko-Gazteak, Lurgorri, PNV (Jone Berriozabal) eta Yal Lah gazte ekimena. Barkatu baten bat ahazten badugu!

EGKren aldeko komunikatuari ATXIKIMENDUAK / ADHESIONES al comunicado en defensa de EGK

15-M, Unibertsitateko taldea

Adeco elkartea

Aisi-Hezi fundazioa

Aprendeh Euskadi

Aranako Eskaut Taldea

Aratz Gia taldea

Arrigorriagako Gazte Informazio Gunea

Askapeña Konpartsa Internazionalista

Atseden elkartea

Atseden eskola

Aukaz Ku ltur Elkartea

Bakea eta Duintasuna

Bakearen etxea

Banda-Bat giza kultur elkartea

Baskale elkartea

Berri Otxoak

Bilbo Zaharreko Uri Batzarra (EAJ)

Bizilur

Bizkaiko Urtxintxa Eskola

Campillo, asociación cultural deportiva

CGT-LKN

Comisiones Obreras Gazteak

Consejo de la Juventud de España

Consejo de la Juventud de Zaragoza

Coordinadora de ONG de Desarrollo de Euskadi

Derioko EAJ-PNV

Educación Sin Fronteras

EGI-Araba

Eguzki talde ekologista

Ehne nekazal sindikatua

Ekologistak Martxan

Elkartzen – Bilbo

ELA sindikatua

Elorrioko EAJ-PNV

ESK sindikatua

Etxegorri, arkitektura ikasle elkartea

Euskadi-Cuba

Euskalerriko Eskautak Araba

Euskalerriko Eskautak Bizkaia

Ezker Batua-Gazteak

Ezker Gogoa

Fundación EDE

Gazte Abertzaleak

Gazte Independentistak

Gazte Komunistak

Gaztetxoak Araba

Gaztetxoak Gipuzkoa

Geideak-MJAC

Goizubi kultur elkartea

Hezkide Eskola

Ikasle Abertzaleak

Intered Euskal Herria

Iratzarri

Islamaren adiskideak

Izquierda Unida-Gazteria arloa

Juventud Obrera Cristiana (JOC)

Kakitzat

Kem Moc Bilboko talde antimilitarista

Kepasakonlakasa

Kima Berdea elkarte ekologista

Kiribil Sarea

Komite Internazionalistak

Lab sindikatua

Larrunarri eskola

Laudioko EAJ-PNV

Lokarri

Lurgorri ikasle elkartea

Mallabia A.D. futbol taldea

Meatzaldea Bizirik

Mugarik Gabe

Mujeres del mundo-Babel / Munduko emakumeak-Babel

Mundo Nuevo

Nuyum elkartea

Otsailak 27

Parekide elkartea

Pasai San Pedro-ko Uri Buru batzarra (EAJ)

Sare Antifaxista

STEE-EILAS sindikatua

Stop Desahucios Gipuzkoa

Tierra de hombres-Gizakien Lurra

Turtziozko Udal Batzordea

Yal-Lah elkartea

Zallako EAJ-PNV

 

Horiez gain, EGK-k 200 norbanako baino gehiagoren sinadurak jaso ditu ere. Tartean (alfabetikoki):

Ainara Iraeta Usabiaga, Eusko Ikaskuntzako Gazteria saila.

Ainhoa Fernández de Labastida, Bakeolako langilea.

Aiora Kintana Goiriena, Gazteaukerako langilea.

Alexander Mirena Ugalde, UPV-EHUko irakaslea.

Alfre Elgezabal, Bizkaia Irratiko kazetaria.

Alicia Suso, EGK-ko presidente ohia.

Amaia Espinosa Azkune, EAJ.

Ane Mujika Lardizabal, UPV-EHUko irakaslea.

Arantza González, Ezker Batuako batzarkidea Gipuzkoan.

Belén Greaves Badillo (Euzkadi Buru Batzar)

Carlos Askunze, Bilboko San Francisco auzoko hiritar-mugimenduko ekintzailea.

Edorta Bergua, Gipuzkoako Foru Aldundiko gazteria teknikaria

Eduardo Urrestarazu, Donostiako Gazteria saileko teknikaria.

Elena Martínez Ceregido, UPV-EHUko irakaslea.

Elixabete Uribarri Uriarte, Plentziako Gazteria zinegotzia.

Estefanía Jiménez Iglesias, UPV-EHUko irakaslea.

Gorka Moreno, UPV-EHUko irakaslea.

Ibón Pérez, kazetaria.

Igor Mera Uriarte, EGK-ko presidente ohia.

Ikerne Zamakola Ibaibarriaga, Aise aixialdiko koordinatzailea.

Iñaki Bernardo, EEB.
Iñaki López Elordui, Bermeoko Gazte Teknikaria

Iñaki Ortigosa Eguiraun, UPV-EHUko irakaslea.

Iñigo Iturrate Ibarra, Legebiltzarreko bigarren Lehendakariordea eta EAJko legebiltzarkidea.

Jabi Delgado, EGK-ko presidente ohia.

Jone Berriozabal, EAJko legebiltzarkidea.

Joseba Mirena Zorrilla Ibáñez, Balmasedako alkatea

Josune Bilbao Zabala, UPV-EHUko irakaslea.

Juan Aldaz Arregi, UPV-EHUko irakaslea.

Leire Caridad, EGK-ko presidente ohia.

Maite Peláez Arregi, Hondarribiko Gizarte zerbitzuko zinegotzia.

Malentxo Arruabarrena, EAJ-PNVko batzarkidea Araban, eta arabar lurraldeko Gazteria Ahaldun ohia.

Marcelino Elorza, Zierbenako alkatea.

Mikel Álvarez, AHTren aurkako mugimenduko kidea.

Mikel Arana, EBko legebiltzarkidea.

Miren Azkarate, Kultura sailburu-ohia eta Donostiako zinegotzia.

Nicolás Xamardo, UPV-EHUko irakaslea.

Onditz de Leizaola Leizaola, Zarauzko gazteria teknikaria.

Óscar Matute, Alternatibako bozeramailea.

Patxi Urrutia Erraste, UPV-EHUko irakaslea.

Roberto González Muro, EGI kide ohia, EAJ Arabar Biltzakide taldearen bozeramaile ohia.

Tasio Arrizabalaga Azpiroz (Lasarte-Oriako Gazteria, Festak eta Kirol batzorde burua).

Txema Ramírez de la Piscina, UPV-EHUko irakaslea.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .