EGK gazteon ideologia politikoari lotuta dauden giza eskubide ororen urraketaren aurka

Gazteon nortasuna ideologiaz gain beste hainbat ikuspegi oinarritzat hartuta eraikitzen da; baina gure ideia politikoei egindako erasoa gure nortasun pertsonalari egindako erasoa da eta, ondorioz, izan nahi duguna izateko askatasunaren aurkakoa. Hori dela-eta, EGKtik gure iritzia agertu nahi dugu pasa den igandean, Bilboko Aste Nagusian, EGIko gazte batek Kaskagorri konpartsaren txosnan ideia politikoengatik jasandako Giza Eskubideen urraketari buruz. EGIkoek erasoa salatu dute, “denon arteko elkarbizitza nahi badugu, halako jarrerak erabat baztertzea ezinbestekoa dela” esanez. Ohar honen bitartez EGKtik gertatutakoa deitoratu eta indarkeriaren aurka azaltzeko aprobetxatu nahi dugu, hau den formakoa dela ere (zuzena, zeharkakoa, estrukturala…), baita indarkeriak sortzen dituen Giza Eskubideen urraketa oro (ideia politikoekin lotuta egon ala ez) salatzeko ere, gizartean orokorrean eta gazteengan partikularrean. Era honetara honakoa bilatzen dugu:
  • Edozein pertsona (orokorrean) eta gazteren (partikularrean) duintasun eta osotasun fisiko, psikologiko eta emozionalaren gainetik, indarkeriaren erabilera oro, den formakoa dela ere (zuzena, zeharkakoa, estrukturala…), inongo kasutan ez dela justifikagarria kontzientziatzea.
  • Indarkeriaren erabilera orori, den formakoa dela ere (zuzena, zeharkakoa, estrukturala…), zilegitasuna kentzea.
  • Gertatutakoa berriro pasako ez dela bermatzea eta Giza Eskubideak urratu zaizkion biktima orok merezi duen onarpena, erreparazioa eta justizia aldarrikatzea.
  • Giza Eskubide ororen errespetuan oinarritua dagoen bake-kulturaren sorrera azpimarratzen duten baloreak bultzatzea: elkarrizketa, enpatia, tolerantzia eta errespetua gazteontzat, norbanakoaren jatorria, kultura, erlijioa, ideologia politikoa edo beste aspektu baten gainetik.
Izan ere, EGKtik Giza Eskubideen urraketa oro baztertu eta saihestu behar dela aldarrikatzen dugu. Arrazoi honengatik, EGKtik ekimenetan gazteen parte-hartzea sustatzen jarraitzeko gure konpromisoa berresten dugu, zeinek elkarbizitzarako guneak eta adostutako irtenbideak ditugu jomugatzat.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.