Giza Eskubideen Egunera bidean: EGK-k Gernika bisitatuko du!

Giza Eskubideen Egunera bidean: EGK-k Gernika bisitatuko du!

Gazteok Iragan Hurbilaren Memoriarekiko eta Giza Eskubideekiko dituzten testigantzak jasoko ditugu.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), “Iragan hurbilaren memoria eta Giza Eskubideak Gernikan” ekintza burutuko du azaroaren 23an arratsaldeko 17:00etan Gernikako Foru Plazan hasiko den ibilaldian.

Gazteok iragan hurbilaren memoriarekiko dugun iritzia eta jarrera abiapuntu hartuz, Gernika bisitatuko dugu toki honetan gertatutakoak Euskadiko iragan gatazkatsuak ekarritako ondorioei buruz hitz egiteko, baita etorkizun baketsu baten inguruan gogoeta egiteko oso leku esanguratsua iruditzen zaigulako.

Horretarako Gernikan dauden leku sinboliko batzuk bisitatuko ditugu, Gernikako Arbola, besteak beste, eta parte-hartzaileen testigantzak grabatuko ditugu ondorengo galderekiko gogoeta jasoz: Nola transmititu digute azken 50 urteetan Euskadin gertatutakoa? Zerbait faltan bota dugu? Nola hautematen dugu egungo Historia eta nola transmitituko genieke gertatutakoa hurrengo belaunaldiei? Zein da giza eskubideen papera egungo gizartean? Zein egoeratan ikusten ditugu islatuta eta zeinetan ez?

Azkenik, ibilbideari itxiera emateko Gernikako Bakearen Museora joango gara. Bertako erakusketaren zati bat bisitatu ostean, gogoeta bat izango dugu hurbileko memoria lantzeko eta giza eskubideak sustatzeko museoak izan dezakeen paperaz hitz egiteko.

Gazteon testigantzak grabatuko ditugu ondoren bideo bat egiteko

Ekintza honen helburua bizikidetzarako klima egoki bat bultzatuz gazteon testigantza eta gogoetak grabatzea da, ondoren Giza Eskubideen Egunaren harira, egun hartako edukiak jasotzen dituen bideo bat zabaltzeko asmoz.

Iragan hurbilaren memoriaz hitz egitea nahi baduzu eta bakea eta bizikidetza gaiak interesatzen bazaizkizu, animatu eta zatoz hurrengo ostegunean, azaroak 23, Gernikara! FORMULARIO hau betez izena eman dezakezu.

Gogoratu! EGK-ko ekitaldiak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu. Ordurako iristea nahi baduzu ondorengo autobusa hartu dezakezu Bilbotik (Hurtado Amezaga kalean) Gernikara:

A3514 autobusa: 16:15etan

A3515 autobusa: 16:00etan, 16:30ean

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .