Giza Eskubideen Egunean, EGKn aniztasunean elkarbizitzeari buruz hitz egiten dugu- Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Giza Eskubideen Egunean, EGKn aniztasunean elkarbizitzeari buruz hitz egiten dugu

Azken hilabete hauetan aniztasunean elkarbizitzeko hausnarketa batzuk biltzen dituen txosten eta bideo bat egiten egon gara Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK). Irailaren 20ra atzera egin behar dugu, gogoan izango duzuen moduan, #EmakumeakBizikidetzan ekitaldia burutu baikenuen.

Egun horretan elkarrizketarako, hausnarketarako eta adierazpen artistikorako tartea ireki genuen giza eskubideei errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako kultura bat garatzeko helburuarekin. Gero eta anitzagoa den gizarte bati buruz hitz egin genuen emakume gazteengan fokua jarriz. Hau da, berdintasuna zeharkako balore gisa jarri nahi izan genuen, aniztasuna genero perspektiba batetik aztertuz eta pausu bat gehiago emanez.

Gaur, Giza Eskubideen Eguna dela-eta, #EmakumeakBizikidetzan ekitaldian parte hartu zuten pertsona gazteen ekarpenak biltzen dituen txostena argitaratzeko egun egokia dela iruditu zaigu, baita ekitaldiko momentu batzuk laburtzen dituen bideoa publikatzeko ere.

#EmakumeakBizikidetzan: aniztasunean bizikidetza

Txostenak, lehenik eta behin, aniztasun kontzeptuaren hurbilpen teoriko orokor bat egiten du, termino hau ulertzerako orduan kontuan hartu behar diren elementu batzuk eskainiz. Aniztasuna kudeatzeko dauden eredu ezberdinak ere azaltzen dira, oinarrizko printzipio batzuei jarraiki.

Bigarrenik, aniztasuna genero-perspektiba batetik aztertzen duen atal bat dago.

Hirugarrenik, #EmakumeakBizikidetzan ekitaldian parte hartu zuten hiru emakumeren testigantzak aurkitzen dira. Gainera, horren ondorengo dinamika parte-hartzailean jaso ziren hausnarketa eta ideien azterketa bat egiten da.

Azkenik, desiren putzua izeneko dinamika bat azaltzeko espazioa eskaini zen. Txostena pertsona gazteek aniztasunean elkarbizitzeko duten eskaera eta proposamenekin amaitzen da.

[PDF] #EmakumeakBizikidetzan: aniztasunean bizikidetza txostena

#EmakumeakBizikidetzan bideo luzea

Bai Irailaren 20an parte hartu bazenu edota ekintza nola garatu zen jakiteko gogoa baduzu, eta emakumeek kontatu zituzten bizipen eta hausnarketak ezagutu nahi badituzu, ez galdu bideoa!

Gai honekin zerikusia duen galdera edo ekarpenen bat egitea nahiko bazenu jar zaitez kontaktuan gurekin! Idatzi bakea@egk.eus / berdintasuna@egk.eus helbideetara edo deitu 943429767 / 944436143 zenbakietara.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.