Ortzadar Ligara

EGK Gehituk sustaturiko Ortzadar Ligara atxikitu da

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK), non Gazte Gehituk Euskadiko LGTBI kolektiboaren ordezkari moduan parte-hartzen duen, Gehituk (Euskal Herriko Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Elkartea) sustaturiko Ortzadar Ligara atxikitu da.

Kanpaina honi Espainiar estatuko Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Federazioak eman zion hasiera. Futbol profesionalean homofobia, lesfobia eta transfobiarekin amaitu eta kirol honetan parte-hartzen duen edozeini bere talde edo jarraitzailearen ukapen posibilitatearen aurrean beldurrik izan gabe armairutik irtetera animatzeko helburua izanik hasiera batean.

Kanpainaren jarraipen honetan Gehitu oinarrian eta kirol amateurrean zentratzen da gehiago, futbolaz gain kanpaina beste kirol modalitate batzuetara zabalduz. Horrela, ortzadar koloreko lokarriak, LGTB kolektiboaren ikur, oparitzen dizkio trukean kirola eta honek dibertsitate sexualarekin duen erlazioari buruzko ikerketa txiki bat egin ahal izateko bere datuak uzteko prest dagoen edozeini. Bestalde, kirol munduan bizikidetasuna eta LGTB biztanleriaren ezagutarazteaz gain, Gehituko ekintzak eta kanpaina orokorraren ezagutza sustatuko da.

Oraingo honetan, gazteak izan dira kanpainaren helburu, eta atxikimenduaren ondorioz, Gazte Gehituk Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Bilbo, Gasteiz eta Donostian antolaturiko Gazte Olinpiadetan parte hartu zuen, bertako parte-hartzaile guztiei ortzadar lokarriak oparituz.

Lankidetza arrakastatsu honen ondoren, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), erakunde moduan, Ortzadar Liga Kanpaina babestea erabaki du.

Kanpainaren informazio gehiago nahi izanez gero esteka honetan irakur dezakezu. Eta bestela jar zaitez harremanetan gurekin!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .