GaztEztabaida

#GaztEztabaida: euskal alderdi politikoetako hautagai eta buruzagiek gazte politiken inguruan eztabaidatu dute. Ikusi bideoa!

#GaztEztabaida: euskal alderdi politikoetako hautagai eta buruzagiek gazte politiken inguruan eztabaidatu dute

  • Maiatzaren 24 udal eta foru hauteskundeetan gazte politiken inguruko eztabaida garrantzitsuena egin da gaur euskal alderdietako hautagai eta lider nagusiekin
  • 100 gazte baino gehiago hurbildu dira auditoriora eta hautagaiei zuzenean galderak egin dizkiete. Streaming bidez ekitaldi ikusteko aukera egon da eta sare sozialetan #GaztEztabaida traolarekin jarraipena egin da
  • Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikasle Kontseiluak eztabaida dinamiko eta parte-hartzaile hau antolatu dute UPV/EHU-ko Leioako campusean

Leioa (Bizkaia), 2015eko maiatzaren 11n. Gaur eguerdian #GaztEztabaida egin da Leioako UPV/EHUn, udal eta foru hauteskundeetan gazte politiken inguruko eztabaida garrantzitsuena eta euskal alderdietako hautagai eta lider nagusiekin. 100 gazte baino gehiago hurbildu dira Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditoriora eta ekitaldia streaming bidez zuzenean jarraitu da interneten bidez, baita sare sozialetan ere #GaztEztabaida traola edo hashtag-ekin (goizean zehar euskaraz idatzitako txioetan trending topic zerrenda sartu da). Zazpi alderdiek parte hartu dute: EAJ-PNV, EH Bildu, PSE-EE, PP, Podemos, IU-Irabazi eta Ciudadanos. Eztabaidak bi zati izan ditu: hasieran lider bakoitzak bere alderdiaren ideiak eta proposamenak zabaltzeko 10-15 minutu izan ditu eta, bigarrenean, bertan zegoen publikoaren eta internet eta whatsapp bidez jaso diren galderak egin dira. Hauek izan dira lehenengo zatian, hautagai bakoitzak proposatu dituen ideia nagusiak:

Unai Rementeria EAJ-PNV (Bizkaiako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusirako hautagaia)
“Alderdi barruan Bizkaia Go! prozesua abian jarri dugu azken urtean eta Bizkaiko Foru Aldundian K ekimena ere izan da, bertan gazteon ahotsa entzun dugu eta gure hauteskunde programaren laurden bat jasotako ekimenekin osatu da. Zuen ideiak entzun ditugu eta mahai gainean dugun erronka handiena gazte enplegua sustatzea da; hurrengo lau urteetan gazteentzako 4.000 lanpostu sortzeko konpromisoa hartzen dugu”.

Miren Larrion EH BILDU (Vitoria-Gasteizko alkategaia)
“Emakumea naiz eta askotan esan didate ez nuela lortuko. Gazteekin bera gertatzen da, gizarteak gazte ixilak nahi ditu: atxiloketak, LOMCE, 3+2… Babesgabetasun horri aurre egiteko ahaldundu egin behar gara, prozesu parte-hartzaileak eta parekidek bultzatuz, posible da. Gazteen proposamenak entzun behar ditugu zuen inguruko politikak egiteko. Aukerak daude baina gizarte eredua aldatu behar dugu, horretan zuek sinistu behar duzue”.

Carlos Fernández PSE-EE (Barakaldon hautagaia)
“Barakaldoko aitzindariak izan gara gazteria politikitetan eta hori da beste udaletara ere eraman nahi ditugu ekimenak. Udalek eskumen gutxi baditugu baina herritarrengandik hurbilen dagoen administrazioa gara. Ez dizuegu soilik 4 urtetik behin galdetzen, gazteak entzuteko hainbat tresna abian jarri ditugu eta zuekin egunero lan egiten dugu gaian adituak diren profesionalekin batera”.

Gonzalo Zorrila PP (Bizkaiko Batzar Nagusietan hautagaia)
“Bizkaiko Batzar Nagusietan oposizioan egon gara baina guk egindako proposamenei esker, Aldundiak gazteentzako ekimen zehatzak bultzatu ditu: Gazte Trans, ekintzaileetzako laguntzak, autobus gehiago… Gazteak ez zarete etorkizuna bakarrik, oraina ere bai, eta horretarako gure proposamenak egiten jarraituko dugu gazteen kontratazioa bultzatu edo errenta egiterakoan, alokairua izateko bonifikazioa”.

Roberto Uriarte PODEMOS (Euskadiko idazkari nagusia)
“Zerbait aldatzen ari da. Alderdi guztiek programa onak izan ditzakegu baina oso garrantzisua da jakitea ideia horiek nork eramango dituen aurrera. Pertsona batzuk boterean urte asko daramatzate eta hori ez da ona. Gazteei esango dizuete gauzak ezin direla aldatu, baina aldaketa zuen esku dago: gure aldetik lan eta etxebizitza politiketan orain arte gaizki egin denari buelta emango diogu.”

Xabier Jiménez IU-IRABAZI (Bizkaiako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusirako hautagaia)
“Bizkaiko hiritarren eta gazteekin osatu dugun programa bat daukagu eta lan duinak eta bizitzeko leku bat izatea nahi duzuela entzun dugu zuen bizitza proiektua garatu ahal izateko. Lan programa bat bultzatu nahi dugu gazteak hemen geratzeko eta kooperatibismoa indartu. Datuek esaten dute Euskadin 66.000 etxe huts daudela eta egoera hori aldatu behar da. Garraio publikoa eta parte-hartzea sustatuko dugu”.

Santiago Sainz CIUDADANOS (Bizkaiako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusirako hautagaia)
“Gazteen egoera hitz batean laburbildu daiteke: independentzia, gure bizitza proiektua garatzeko independentzia eta Euskadin, kanpora joan gabe. Industria eredua desagertu zenetik, Euskadiko egoera ekonomikoa ez da ona izan eta teknologia berrietan oinarritzen den eredu produktiboa eraiki nahi dugu. Gure alderdiak ekintzailetza eta etxebizitzaren zorrarekin egoerarekin bukatzea bultzatuko dugu”.

Zuzenean galdetzeko aukera

Aurkezpenen ondoren, hautagaiei zuzenean galderak egiteko aukera izan dute auditorioan zeuden gazteak: fracking-a, ijitoen egoera, ikasleen lan praktikak, euskara, genero indarkeria, berdintasuna, TTIPren eragina udaletan… eta Whatsappetik ere jasotakoekin beste gai hauek jorratu dira: euskal instituzionen finantziazioa, gazteen kontratazio formulak, 3+2 hezkuntza erreforma, gaztetxeak, ustelkeriaren aurkako neurriak, marihuanaren legalizazioa, etabar. Horrela bukatu da bi ordu t’erdiko eztabaida dinamiko eta oso interesgarria.

Irudian: politikari parte-hartzaileak eta EGK, Ikasle Kontseilu eta EHU/UPV-ko ordezkariak.

Eztabaida osoa ikusteko:

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .