GazteTopak zure ahotsa ere entzun nahi du, zatoz eta egin zure ekarpena!

GazteTopak zure ahotsa ere entzun nahi du, zatoz eta egin zure ekarpena!

Dagoeneko 6 hilabete pasatu dira eta oraingo honetan ere GazteTopak zure ahotsa entzun nahi du. Abiatu zenetik eta geroztik hainbat alditan elkartu gara kolektibo ezberdinetako zein norbanako gazteak. Zertarako? Elkar ezagutzeko, gai ezberdinen inguruan eztabaidatzeko, Gasteizko gazteon errealitatea aztertzeko…

Une honetan bi erronka nagusi ditugu aurrean: Udaletxeko Gazte Plana aztertu eta ekarpenak egitea, eta udazkenean burutu nahi dugun Gazte Astea prestatzea. Ez da lan makala! Beraz, zenbat eta talde handiagoa eta anitzagoa osatu, orduan eta ideia interesgarriagoak aterako dira.

Hurrengo maiatzaren 20an arratsaldeko 18.00etan ALDABE gizarte etxean elkartuko gara.

Animatuko zara gurekin batera Gasteiz gaztetzera?

Izena-emateko FORMULARIO hau betetzearekin nahikoa izango da.

GazteTopa zer den hobeto jakin nahi baldin baduzu ala hurrengo topaketan parte hartu nahi baldin baduzu, idatzi gasteiz@egk.eus helbidera ala deitu 945 22 06 01 (eta Ainhoarekin hitz egin).

Horrez gain, Twitter bidez informa zaitezke (@GazteTopa, #GazteTopa, @GazteKontseilua). Goazen Gasteiz gaztetzera!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .