Gazterpe

Gazterpe sortuko dugu, gazteen parte-hartzerako espazioak ezagutu eta aztertuko dituen lantaldea

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak parte-hartze arloaren lan taldea aurkezten du! GAZTERPE du izena eta gazteen parte-hartzerako espazioak izango ditu aztergai.

Martxoaren 17an, osteguna, EGKk Bilbon duen egoitzan bilduko gara 16.30etan (autonomia, 44). Mezu honen bitartez gonbidatu nahi zaitugu.

Lan taldearen parte izateko baldintzak oso lausoak dira:
– 30 urtetik beherakoa izatea. Ez da beharrezkoa elkarte baten parte izatea, ez eta jakitun bat izatea. Interesa eta gogoa besterik ez, beste guztia bidean egingo dugu eta.
– Lantaldea anitza izateko asmoarekin jaiotzen da. Horregatik, gonbidapena zabaldu dezazun eskatzen dizugu.

Lehenengo saioan bi galdera izango ditugu hausnarketarako:
-Gazteok zer espazioetan parte-hartzen dugu?
-Gazteon berezko espazioak al dira?

Erantzun bat duzula mihi puntan? Ez pentsatu gehiago eta izena eman formulario honen bidez!

Edozein zalantza argitzeko, idatzi partehartze@egk.eus helbidera edota deitu 945220601 / 688676099 telefonoetara (Marta, parte-hartze teknikaria).

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .