Gazteriaren Euskal Legea dator: zer islatzea behar dugu? - Llega la Ley Vasca de Juventud: ¿qué necesitamos que recoja? (euskadiko Gazteriaren Kontseilua)

Gazteriaren Euskal Legea dator: zer islatzea behar dugu?

  • Apirilaren 6an topaketa bat egingo dugu BilboRock-en garatu den zirriborroa aztertu eta zurekin kontrastatzeko.

  • Helburua guztion artean Euskadiko gazteon beharrak asetzeko eta egoera hobetzeko neurriak txertatzea da.

Gure etorkizunean eragina izango duten erabakiak hartuko dira hurrengo urteetan eta, bide horretan, gazteon ahotsa entzungo dela bermatu nahi dugu. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak Gazteriaren Euskal Legearen aurreproiektu-proposamena garatu du. Guk jada lehen irakurketa bat egin dugu eta zenbait hobetze-proposamen ditugu buruan. Administrazio eta arduradun politikoei helarazi aurretik, ordea, zurekin kontrastatu nahi ditugu. Horretarako, datorren apirilaren 6an topaketa bat antolatu dugu BilboRocken Gazteriaren Euskal Legea jorratzeko. Talde txikietan, legearen aurreproiektuak aurkezten dituen atalak eta xehetasunak aztertuko ditugu, dinamika eta metodologia parte-hartzaileen bitartez legeak guk behar dugun hori isla dezan.

  • Noiz: apirilak 6, larunbata, 10:30ean
  • Non: BilboRock espazioa (Bilbo).
  • Zer: Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako gazteria lege aurreproiektua aztertzeko topaketa.

Interesa izanez gero, hemen duzu izen-emateko formularioa. Eta bertaratzea ezinezkoa bazaizu baina zure ekarpenak kontuan hartzea nahi baduzu, idatz iezaguzu partehartze@egk.eus helbide elektronikora.

Beste ekitaldietan bezala, EGKtik ekitaldira bertaratzeko erabiliko dituzun garraio publikoko gastuak ordainduko ditugu. Gorde originalak eta ekitaldian gastu orria emango dizugu bete dezazun.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.