"GazteLabel" gazteria politika publikoen kontrastea egiteko formazio saioa irailaren 22an - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

“GazteLabel” gazteria politika publikoen kontrastea egiteko formazio saioa irailaren 22an

EGK-k gazteria politika publikoen kontrastea egiteko formazio saioa antolatu du irailean Bilbon Gazte Label ekimenaren barruan. Baina, zer da GazteLabel-a? Zeintzuk dira bere helburuak? Zein proiektu kontrastatu daitezke? Zer pauso jarraitu behar dira? Nola egiten da prozesua? Honen helburu nagusiena, gazteen perspektiba batetik, kolektibo honentzat zuzenduta dauden gazteria politika publikoen kontrastea egin eta kalifikatzeko sistema bat garatzea da, guztion parte-hartzearekin: gazteak eta administrazioak. Azken finean, gazteria politika publikoetan hobekuntzak egitea bilatzen da, eta beraz, gazteen egoera hobetzeko ekarpenak egitea. Hauek dira ekimenaren gakoak: – Gazte eta administrazioen artean elkarrizketarako bide berritzaileak garatzea. – Informazioa zabaltzea eta elkartrukatzea administrazioen artean. – Gazteria politika publikoetan egiten diren praktika onei aitorpen bat ematea. – Oro har, gazteen egoera hobetzea eta hauentzako kalitatezko enplegua eskaintzen duen gizartea garatzea

Bilbon

  • Data: irailaren 22an
  • Ordutegia: 10:15-13:15
  • Tokia: Autonomia kalea 44, behea (EGK-ko egoitza)
Izen-ematea: Zure izen-abizenak bizibaldintzak@egk.org emailera bidali edo 945.22.06.01 telefonora deitu.   EGK-k formazioa jaso izanaren ziurtagiria emango die parte-hartzaileei. GazteLabel-aren informazio gehiago dokumentu honetan irakur daiteke Ekimenaren gaineko edozein galdera egin edo argibide eskatzeko, deitu 945-22.06.01 telefonora edo idatzi email bat bizibaldintzak@egk.org helbidera.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.