Pentsioen erreforma aztergai Gazte Borrasten!

‘Gazteria, enplegua eta ekonomia solidarioa’ mahai inguruaren aperitiboa, GAZTE BORRASTEN!

Bilbon abenduaren 17an (ostirala) San Frantziskoko auzoetxean burutuko den jardunaldia izan dugu ardatz Gazte Borrasten: ‘Gazteria, enplegua eta ekonomia solidarioa’ mahai-ingurua, hain zuzen. Xehetasun guztiak ezagutzeko, Urtzi Ugalde hitzorduaren antolatzailea izan dugu gurekin. Horrez gain, Gazteok XXI gazte kristauen elkarteak iritzi-zutabe bat eskaini digu, Gabonak ardatz.

Zer iruditu zaizu saioa? Guk bezain beste ikasiko al duzu? Baietz espero dugu. Eta badakizu, Tas Tas irrati librean egiten dugun Gazte Borraste irratsaioaz edozein iruzkin izanez gero lasai asko bota webgunean edo bestela jar zaitez harremanetan gurekin komunika@egk.org helbide elektronikoaren bitartez. Bota esan beharrekoak! Direla ekarpen, kexa, gomendio edo erreklamazio. Ea horrela saioa hobea den!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.