Gazteon osasunagatik, prekarietatearekin amaitu! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Gazteon osasunagatik, prekarietatearekin amaitu! Apirilak 28ko manifestua

Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna, apirilak 28, baliatuz gazteok pairatzen dugun prekarietatea eta honek gure ongizatean dituen ondorio latzak salatu nahi ditugu Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK). Lan istripuetatik zein gaixotasunetatik haratago doan egoera bat da eta azkenengo urteetan eman diren murrizketa soziolaboralak direla-eta areagotu besterik ez da egin. Gazteon osasunagatik, prekarietatearekin amaitu!

Lanpostuetan edo enpleguaren erruagatik sortutako osasun galera hauek islatzeko hainbat datu ezagutarazi nahi ditugu, besteak beste, 16 eta 30 urte bitarteko gazteek 2016an zehar izandako lan istripuak Euskadin: 4636 arin, 14 larri eta heriotza sortu duten bi. 2017ko datuak oraindik eskuragarri ez daudenez ezin dugu aurreko urteko istripu-tasa kuantifikatu.

Lehenik eta behin, 2016 urtean zehar lan istripu batean hil diren eta 30 urte baino gutxiago zituzten bi gazteengan jarri nahi dugu fokua. Bestetik, ezin ditugu ahaztu, ezta oharkabean utzi ere, gaixotasun profesional bat jasaten duten gazteak, haien bizitza pixkana-pixkanaka txikituta ikusten dutelako. Errealitate hau oso larria dela uste dugu, izan ere, haien ibilbide  profesionala hasi besterik ez da egin.

Irakur ezazu manifestua bere osotasunean hemen

[PDF] Lan Osasunaren Nazioarteko egunaren harira kaleratutako manifestua

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.