Gazteon langabeziaren aurka… ze plan?

Seguraski zerbaitetan ados gaude: gazteon langabezia tasa arazo benetan larria da. Eta… zer egiten ari dira instituzioak arazoa konpontzeko?

Administrazioak enplegu arloan dituen planak ezagutzea garrantzitsua dela uste dugu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK). Zertarako? Gazte eta gazte-elkarte bezala, haiekin akordioak lortzeko edo, bestela ere, gure desadostasunak helarazteko.

Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiaren planak ezagutu nahi ditugu (zehazki, Ekonomiaren Sustapenerako Sailak duen Gazteen Enplegurako Plana*). Modu horretan, gazteok eta gazte elkarteok irakurketa bateratu bat egin ahal izango dugu, eta ondoren gure iritzia, kezkak eta aldarrikapenak azaldu.

Topaketan parte hartu nahi al duzu? Apuntatu:

Noiz: otsailaren 5ean, asteartea, 18.00etatik 20.00etara.

Non: Bilboko EGK-ko egoitzan (Autonomia 44, behea).

Etortzeko gogoa baldin baduzu, mesedez esaiguzu bizibaldintzak@egk.eus mail bat idatziz (Amaia).

Lehenengo topaketa hau eta gero, bigarren topaketa bat egingo dugu, Bizkaiko Aldundia eta kolektiboen artean gazteon langabeziari aurre egiteko planei buruz gure ideiak kontrastatzeko. Bidebatez, gazteok, elkarteok eta Aldundiak hobeto ezagutuko dugu elkar. Noiz izango da bigarren topaketa hori? Lehenengoa eta gero erabakiko dugu. Hori bai: lehenengo topaketara ezin bazara etorri baina bigarrenera etortzea nahi izango bazenu, esaiguzu eta tokia egingo dizugu!

Badakizu: bizibaldintzak@egk.eusGaztediBizkaia

(*Gaztedi Bizkaia planaren baitan antolatutako topaketa, EGK eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lan-hitzarmena dela medio).

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .