Gazteon enpleguaren aldeko lantaldean parte hartu nahi al duzu?

Gazteon desenpleguak eta prekarietateak kezkatzen al zaituzte? 

Orduan, gazteon enpleguaren aldeko lantaldean parte hartzera gonbidatuta zaude! Bertan, gazte elkarte eta kolektibo ezberdinak biltzen gara eta Administrazioaren enplegu plan ezberdinak aztertzen ditugu, gure iritzia emateko, ekarpenal egiteko eta egoera larri honi buelta emateko neurriak proposatzeko. Gure Bilboko egoitzean egin ohi ditugu bilerak (Autonomía kalea, 44, behea).

Interesa baldin baduzu, idatzi mail bat bizibaldintzak@egk.eus helbidera edo deitu 945 22 06 01 telefonora eta Amaiarekin hitz egin.

Laster arte!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .