grupo de trabajo joven

Gazteon enpleguaren aldeko lantaldean parte hartu nahi al duzu?

Gazteon desenpleguak eta prekarietateak kezkatzen al zaituzte? Orduan, gazteon enpleguaren aldeko lantaldean parte hartzera gonbidatuta zaude! Bertan, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) enplegu eta etxebizitza lan-arloak bideratuta, gazte elkarte eta kolektibo ezberdinak biltzen gara eta Administrazioaren enplegu plan ezberdinak aztertzen ditugu, gure iritzia emateko, ekarpenak egiteko eta egoera larri honi buelta emateko neurriak proposatzeko. Gure Bilboko egoitzean egin ohi ditugu lantaldearen bilerak (Autonomía kalea, 44, behea). Bilera eguna parte hartuko duzuen pertsonen arabera zehaztuko dugu.

Interesa baldin baduzu edo edozein zalantza argitzea nahi baduzu, idatzi lasai asko mail bat bizibaldintzak@egk.org helbide elektronikora edo deitu 945 22 06 01 telefonora eta Amaiarekin hitz egin.

Laster arte! Anima zaitez!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.