Gazteon enplegu duinaren alde bilera irekia! - EGK

Gazteon enplegu duinaren alde bilera irekia!

Oporretako geldialdiaren ondoren, gazteria eta enplegua lantaldearen hurrengo zereginak zehaztea tokatzen da. Lagunduko gaituzu? Gazteon lan eskubideen alde lan egiten jarraituko dugu eta beti bezala, zure ahotsa entzunaraztera animatzen zaitugu! Horretarako, hurrengo enplegu duinaren alde bilera MAIATZAREN 21ean, asteazkena, arratsaldeko 17:30ean, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Gasteizen duen bulegoan (Ramiro de Maeztu 15, behea) izango da. Etortzeko asmoa baduzue, konfirmatzea eskatzen dizuegu. Idatz iezaguzu bizibaldintzak@egk.org helbide elektronikora edo behean topatuko duzun zenbakira deitu (batez ere aforo kontuagatik da). Animatu! Denon artean proposamen, ideia, burutazio eta planteamenduak egin eta ondoren administrazio eta arduradun politikoei helaraziko dizkiegu. 945 22 06 01 Amaia Elorza

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.